Larunbatean Zierbenara joango gara Ligako bederatzigarren jardunaldia jokatzera (18:30ean, Zierbenako Udal Kiroldegian); izan ere, Errege Kopa jokatzeko 5 egun soilik alta diren arren, errutinak aurrera jarraitzen du, eta ezin dugu ahaztu bertan dugun konpromisoa.

Aurkariari dagokionez, sailkapeneko 13. postuan dago gaur egun, eta 8 puntu ditu, 2 garaipenen, 2 berdinketen eta 4 porroten ostean. Hala ere, badakigu Zierbena aurkari zaila dela, horrela erakusten du beti, eta horrela erakutsiko du larunbatean ere. Horrekin lotuta, aurreko astean nabarmendu genuen bezala, eta lehen itzulia amaitutzat emateko atarian, puntuak lortzea erabakigarria izaten ari da taularen erdian gauden taldeen arteko aldea markatzeko. Beti bezala, aurten ere gakoa izango da, nola edo hala, astero asmatzea, lehen postuetan daudenak egiten ari diren bezala.

Hori dela eta, gure entrenamendua saioak ondo joan dira, eta serio entrenatu dugu, aurreko larunbatean gertatutakoa espabilatzeko behar genuen arreta deia izan dela onartuta. Gainera, Chuky berreskuratu dugu, Kolonbiako selekzioarekin Brasilen egin duen bidaiatik bueltan baitago, eta Euskal Ligako jokalariak ere izango ditugu gurekin, ezinbestekoak azken aldian gure entrenatzailearen deialdietan.

Jarraian jaso ditugu bi porrota, eta ez dugu behar hirugarrengo bat. Hasieran genituen sentsazioak berreskuratzeko indarra emango ligukeen bultzada lortu nahi dugu.

Gogoratu gure sare sozialetako estekaren bidez izena eman dezakezuela taldearekin autobusean bidaiatzeko.

Behar zaituzteguuuuu!!!!!!
GOOOOOAZEN!!!!!