Txubelen taldeak 7-3ko garaipena lortu zuen Belabietan denboraldiko estreinaldian, partidua aldeko jarri zelarik hasiera-hasieratik.

Hasieratik ibartarrak ezarri zuten erritmoa, lehen jokalditik aukerak sortuz eta aurkariaren atezaina frogatuz. Lau minutuetan, jada, 4 tanto eginak zituzten piparreroek, lehenengo biak Urtzik egin zituen bigarren eta hirugarren minutuan eta hogei segundu beranduago Condek egindako pase batekin Infantek hirugarrena egin zuen.

Markagailuan 3-0ekoa zegoela bizkaitarrak hutsartea eskatu zuten, piparreroak gelditu nahian, baina geldialdiaren ondoren berehala iritsi zen 4-0ekoa Urko tarteko izanik. Ibartar taldea jokuan eta eraginkortasunean birrintzen ari zen aurkaria eta hau, jokuaren erritmoa mantsotu nahian, faltak eragiten saiatu zen handik aurrera; lehen zatia amaitzeko 12 minutu eskas falta zirelarik jada, bost falta pilatuta zituzten. Mahala Lauburuk bere jokua egin zuen eta partidua kontrolatuz jarraitu zuen atsedenaldia iritsi zen arte.

Bigarren zatiaren 20. minutuan Urtzik 5-0ekoa ezarri zuen markagailuan talde guztiaren artean osatutako jokaldi on batekin. Bizkaitarrak, hala eta guztiz, etsi gabe jarraitzen zuten eta Peñak atea ongi babesten bazuen ere, Zierbenakoek 30. minutuan 5-1ekoa lortu zuten azkenean. Urtzik kontraerasoan, 6-1 egin zuen segidan eta Zierbenak berriz, Cristianen bidez, 6-2koarekin erantzun zion bien arteko aldea berriro ere murriztuz.

Bisitariak hazi egin ziren momentu horretan eta jokua menperatuz joan ziren tarte batean, 35. minutuan kantxa erditik baloia ostu eta 6-3koa lortu zuten arte. Tantoa Gonzalok egin zuen.

Urkok, hiru minutu beranduago, aldaratze ugarien ostean, markagailuan azken tantua egin zuen 7-3ko emaitza finkatuz. Ibartarren jokua zenbat hobetu den islada izan zen partidu osoa.

Kadeteen taldeak Orixeri 4-0 irabazi zion Belabietan pasa den larunbatean. Partidua bi zatien azken minutuetan erabaki zen, baloiaren jabetza Ibarrarentzat izan zen baina eraso handietan sartu gabe ibiliz. Lehenengo bi golak 18 eta 21. minutuetan iritsi ziren eta biak Alexek sartuak izan ziren. Bigarren zatiko golak ere azken minutuetan iritsi ziren, Alexek hirugarrena 20. minutuan sartu zuen eta Issamek bi minutu beranduago azken 4-0ekoa egin zuen. Goleatzaileak beraz: Alex (3) eta Issam.

Uzturpe Lauburu infantilak 4-1 galdu zuten Donostian Aldapetaren aurka. Berastegi Lauburu nesken taldeari berriz atsedena tokatzen zitzaion.

Filialak, 16 puntuetin garaitu gabeak oraindik, asteazkenean Ataun Troskaeta taldea hartuko du Belabietan 20:00etatik aurrera.

jDSC_0235-2

Gran victoria por 7-3 cosechada por el conjunto de Txubel en su debut de esta temporada en Belabieta, el encuentro se puso de cara desde los primeros minutos.

Comenzaba el encuentro y los Ibartarras ponían el ritmo del partido creando ocasiones desde la primera jugada, poniendo a prueba al guardameta galipo. En cuestión de 4 minutos, los piparreros pusieron un 4-0 en el electrónico. Urtzi en el minuto 2 hacía el primero en una jugada elaborada del equipo, en el minuto 3 otra vez Urtzi repetía jugada poniendo el 2-0 en el electrónico. No habían transcurrido 20 segundos del saque de centro e Infante en un gran pase de Conde ponía el 3-0.

Entonces el equipo vizcaíno pidió tiempo muerto para parar al conjunto Ibartarra, que estaba arrasando en juego y en efectividad, y después de ese parón venía el 4-0 por mediación de Urko. De ahí en adelante Zierbena se dedicó a provocar faltas para parar el ritmo de juego, poniéndose a falta de 12 minutos con 5 acumulativas. Mahala Lauburu se dedicó a hacer su juego controlando el partido y se llegaba al descanso con el 4-0.

La segunda mitad comenzó bien para los locales, Urtzi ponía en el minuto 21 el 5-0 en una jugada muy bien trenzada por todo el equipo. Los jóvenes Vizcaínos no tiraban la toalla, y empezaron a intentar maquillar este resultado, pero Peña impedía la entrada del esférico en su portería, hasta que en el minuto 30 los vizcaínos ponían  el 5-1. Un minuto después Urtzi respondía con otra contra poniendo el 6-1, y tras el saque de centro Zierbena volvía a acortar distancias por mediación de Cristian, era el 6-2.

El conjunto visitante se creció en esos momentos y dominaron el juego durante los siguientes minutos, poniendo el 6-3 en el minuto 35 de partido tras un gran robo en el centro del campo que pillo a la defensa local vendida. El tanto lo marcó Gonzalo.

Urko tres minutos después tras varios rechaces cerró el electrónico poniendo el definitivo 7-3 en el marcador, un encuentro bien sacado adelante por el equipo ibartarra, y notándose mucha mejoría en su juego.

El conjunto de los cadetes venció el sábado a Orixe en Belabieta por 4-0, el encuentro se decidió en los minutos finales de cada parte. La posesión fue de Ibarra, aunque sin profundizar demasiado en ataque ante un equipo que defendía a la espera de salir a la contra. Los dos primeros goles llegaban en el minuto 18 y 21 por mediación de Alex.  En la segunda parte los goles llegan también al final después de que el Orixe apretara mas en busca del gol, pero nuevamente Alex en el minuto 20 e Issam en el 22 ponían el definitivo 4-0. Goleadores: Alex (3) e Issam.

El infantil Uzturpe Lauburu caía derrotado por 4-1 ante Aldapeta de Donosti. Al conjunto femenino Berastegui Lauburu le tocó descansar en esta jornada por motivo de calendario.

El conjunto filial líder e invicto con 16 puntos, recibe este miércoles a Ataun Troskaeta en el polideportivo Belabieta de Ibarra a partir de las 20:00 h.