Larunbatean Jubenilek Castro-Urdiales hartuko dute Ibarrako Belabieta kiroldegian 19:30etan. Kantabriako taldea oso ezaguna da ibartarrentzat, urte asko baitaramatzate nazio mailako kategorietan elkarrekin lehian.

Castro-Urdiales taldea izan da, piparreroei irabazi dion bakarra txapelketako lehenengo itzuli honetan. Partidua Kantabrian jokatu zen eta Txubelen mutilak egindako partidua nahikoa arraroa izan zen; lehenengo zatian kantabriarrak askoz partidu hobea jokatu zuten eta erraz menderatu zituzten ibartarrak. Bigarren zatian, berriz, ibartarrak oso partidu ona jokatu zuten baina suspertu zirenerako beranduegi zen.

Txubelek lantalde osoa du oraingoan, Asier Aierbe kadetea eta guzti. Aurreko jardunaldian Laskorain K.E. taldeari 6-2 irabazi ondoren (hasierako 0-2ko emaitza gainditzea lortu eta oso bigarren zati ona jokatuz), adore handiarekin jasoko du Lauburuk Castroko taldea. Castrokoek 6 puntu dituzte eta azken aurreko postuan kokatuta daude; Mahala Lauburu hirugarren dago, 15 punturekin.

Lehenengo taldearen filialak Inter Kafetegia Eder taldea jasoko du ostiralean, Ibarrako Belabieta kiroldegian, gaueko 20:30etan. Kadeteak Donostira doaz larunbatean, Arantzazuko Ama ikastola taldearen aurka jokatzera, goizeko 11:00etan.

Lauburu Berastegi, nesken taldeak, igandean Inter Altzako taldea jasoko du Belabieta kiroldegian 11:30etan, eta Uzturpe Lauburu infantilek, Tolosan jokatuko dute larunbatean 11:00etan Hirukide Eskolapioak taldearen aurka.

jDSC_0286-2

Este sábado el Juvenil Nacional recibe la visita de Castro-Urdiales a las 19:30 h. en el polideportivo Belabieta de Ibarra. El conjunto Cántabro es muy conocido por la parroquia ibartarra, ya que son muchos años los que llevan enfrentándose en distintas categorías Nacionales.

Castro Urdiales es el único conjunto que ha derrotado a la escuadra piparrera en la primera vuelta del campeonato. En el encuentro que se disputó en tierras cántabras, el conjunto dirigido por Txubel, hizo un encuentro muy extraño, en la primera mitad los cántabros les pasaron por encima, pero en la segunda parte hizo un partidazo, aunque para cuando quisieron reaccionar ya era tarde.

Los de Txubel cuentan con toda la plantilla al completo y con la incorporación del cadete Asier Aierbe. Reciben a Castro con la moral por las nubes tras la brillante victoria cosechada en la pasada jornada ante Laskorain K.E., en la que se remontó un resultado adverso de 0-2 en una segunda parte muy acertada y bien jugada para terminar imponiéndose por 6-2. Los castrenses ocupan la penúltima plaza con 6 puntos y Mahala Lauburu es tercero con 15 puntos.

El filial sénior de Primera División Provincial recibe este próximo viernes a Inter Kafetegia Eder en el polideportivo Belabieta de Ibarra a partir de las 20:30 h. Los cadetes, se desplazan el sábado a Donosti para disputar su encuentro frente a Arantzazuko Ama Ikastola a las 11:00 h.

El sénior femenino Lauburu Berastegi, recibe este domingo en Belabieta a Inter Altzako a partir de las 11:30 h. Mientras que Uzturpe Lauburu, de categoría Infantil, jugará en Tolosa contra Hirukide Eskolapioak el sábado a las 11:00 h.