Sekulako partidua jokatu zuten Txubelen mutilek bigarren itzuliko lehenengo jardunaldian. Kantabriatik etorritako Castro-Urdiales jaso zuten Belabietan eta hiru puntuak etxerako gorde zituzten 6-0eko emaitza eroso bat egin ondoren.

Ibartarrak partiduan murgilduta atera ziren, gol-aukera garbiak sortu zituzten hasiera-hasieratik eta Castroren defentsa segurtasun handirik gabe ikusten zen. Hala ere, bisitarien atezainak gol-jokaldi garbiak ekidin zituen.

Zortzigarren minutuan etxekoek markagailua estreinatu zuten, Agusek, bakarkako jokaldi batean, areaz kanpo egindako jaurtiketa bortitz batekin 1-0ekoa jarri zuen. Hamalaugarren minutuan berriz, Jokinek Castroko jokalari bati baloia ostu eta sarera bota zuen 2-0ekoa eginez.

Lehenengo zatian ibartarrak menperatu zuten partidua eta minutu bakarra falta zenean, berriro Agusek, bisitarien atezainak egindako aldaratzea jaso eta 3-0ekoa egitea lortu zuen. Emaitza honekin lehenengo zatiaren amaierara iritsi ziren.

Bigarren zatia ere, etxekoen alde hasi zen, bigarren minutuan Urtzik 4-0ekoa egin baitzuen, atezain aurkariaren beste aldaratze bat jaso ostean. Ibartarren bosgarren gola hogeita laugarren minutuan iritsi zen eta Tobik egin zuen, talde guztiaren artean landutako jokaldi bikain batekin. Norgehiagoka amaitzeko 4 minutu faltan, eta Josu Condek jaurtitako zeharkako falta batean, Tobik ukitu eta baloia sarera bota zuen, 6-0ekoa eginaz. Urrea balio duten hiru puntuak irabazi zituzten, izan ere, Riberak Bizkaian galdu egin zuen eta Xota eta Zierbenak berriz, puntuak banatu behar izan zituzten Nafarroan.

Filialak 1-3 galdu zuen ostiralean Belabietan, Inter Kafetegia Eder taldearen aurka egindako partida motel batean. Porrota honek, taulan hirugarren postura jeitsi arazi ditu.

Kadeteeek hiruna egin zuten Arantzazu Ama Ikastolaren aurka. Partidua asko zaildu zen lehenengo 2-0ekoarekin, eta ibartarrek nahiz eta atsedenaldia aurretik bina egitea lortu zuten, lehenengo zatia amaitzerako hirugarren gola jasan behar izan zuten.

Bigarren zatian, piparreroak bizi-bizi atera ziren eta partidua berdintzea lortu zuten. Irabazteko aukera ugari izan zuten baina ez zuten asmatu azken minutuetan eta 3-3ko emaitzarekin amaitu zen. Golegileak, Julen, Iker eta Alex izan ziren.

Lauburu Berastegi, nesken taldeak eta Uzturpe Lauburu, infantilak, galdu egin zuten Belabietan.

IMG_1152-2

Partido muy completo el realizado por los chicos de Txubel en la primera jornada de la segunda vuelta. Recibían al conjunto Cántabro de Castro-Urdiales y sumaron tres puntos más en su casillero consiguiendo una muy cómoda victoria por 6-0.

Los ibartarras salieron muy metidos en el partido desde el minuto 1, las ocasiones eran claras desde el principio, se veía a un Castro defendiendo con mucha inseguridad pero el guardameta sacaba de la misma línea jugadas clarísimas de gol.

Era en el minuto 8 cuando los locales inauguraban el marcador, Agus en jugada personal, y con un potentísimo disparo desde fuera del área, con su pierna buena, ponía el 1-0. En el minuto 14, Jokin robaba un balón por la espalda de un jugador castreño llevando el esférico al fondo de la red para hacer el 2-0.

El primer tiempo era claramente dominado por los ibartarras, y a falta de 1 minuto para llegar al descanso, otra vez Agus, recogía un rechace del meta visitante y ponia el 3-0 en el marcador, con este resultado concluyó la primera mitad.

La segunda parte empezó con buen pie para los locales, ya que en el minuto 2 de partido, Urtzi establecía el 4-0 tras recoger un rechace del meta castreño. En el minuto 24 Tobi ponía el 5-0 tras una bonita jugada elaborada por todo el equipo, y a falta de 4 minutos para finalizar el partido, Josu Conde, ponía el 6-0 tras un saque de falta indirecta que tocaba Tobi para enviar el esférico al fondo de la red. Tres puntos que valen oro, ya que Ribera perdía en tierras Vizcaínas, y Xota y Zierbena se repartían los puntos en Navarra.

El conjunto filial caía el pasado viernes en Belabieta por 1-3 en un flojo partido frente a Inter Kafetegia Eder. La derrota le hace caer al tercer puesto de la tabla.

Los cadetes empataron a 3 goles ante Arantzazu Ama Ikastola. El partido se puso muy cuesta arriba con el 2-0 inicial, los de Ibarra llegaron a empatar a 2 tantos antes del descanso, pero volvería a ponerse por debajo en el marcador antes del final de la primera mitad.

En la segunda, los piparreros mas entonados, empataron el partido y dispusieron de varias ocasiones claras para traerse la victoria a casa, pero no acertaron a marcar en los minutos finales y el partido terminaba con un resultado de 3-3. Goles de Julen, Iker y Alex. Lauburu Berastegi de división femenina, y Uzturpe Lauburu de categoría infantil, salieron de Belabieta con derrotas.