Partidu bikaina, larunbatean Belabietan jokatu zutena Mahala Lauburu eta Cerverano taldeek, biak jubenil mailakoak; Txubelen mutilek berdinketarekin konformatu behar izan zuten.

Lehen minutuetatik bi taldeek izan zituzten golerako aukerak baina korner baten ateeran errioxarrak izan ziren lehenengoak tantoa egiten. Elvis izan zen, jaurtiketa indartsu batekin, gola sartu eta 0-1ekoa egin zuena bigarren minutuan.

Minutu bat beranduago, Arranzek 1-1ekoa egin zuen bakarkako jokaldi baten bidez. Bi taldeak erraz iristen ziren aurkariaren atera eta aukerak ugariak ziren, baina 15. minutuan Cerveranok 1-2koa egin eta berriro aurreratzea lortu zuen baloi bat ostuta egindako kontraeraso baten ostean.

Orduan Mahala Lauburu aukera gehiago sortzen hasi zen. Hemeretzigarren minutuan Unai Infantek berdinketara eraman zuen taldea, bigarren zutoinera egindako jokaldi batean, emaitza honekin atsedenaldia iritsi zelarik.

Bigarren zatian, dinamika berberarekin jarraitu zuten eta aukerak bientzat sortzen ziren. 25. minutuan, Andonik bigarren zutoinean baloia hartu eta ibartarrak errioxarren aurretik ezarri zituen markagailuan 3-2koarekin.

Hogeita hamaikagarrenean berriz, bien arteko aldea handitzeko aukera ederra izan zuten piparreroek baina okertutako jokaldi baten ondoren, Cerveranok, kontraerasoan, 3-3koa egitea lortu zuen, Cristofer Joelen laguntzarekin.

Bi minutu beranduago Andonik bere taldea berriro aurretik jarri zuen baina bukaerarako 4 minutu besterik falta ez zirela, Cerveranoren tantoa iritsi zen eta markagailuan launako berdinketarekin amaitu zen norgehiagoka. Emaitza oso juxtua baina areto futboleko ikuskizun paregabea eskeini zuten bi taldeek, aurreko denboraldian bezala.

Filialak berriz, ostiralean 5-2 galdu zuen Iurre Tabernaren aurka, non ezin izan zuten Tolosako Uzturpe frontoira ongi egokitu eta etxekoen eraginkortasuna falta izan zitzaien.

Lauburu K.E. kadeteek Aloñamendiri 4-9 irabazita, partidu bikaina eskeini zuten Oñatin. Atsedenaldira 2-3koa eginda iritsi ziren nahiz eta ibartarrak jokoa menderatu zati guztian. Bigarren zatian berdintsu ibili ziren, aukera mordoa sortu zituzten eta baita aprobetxatu ere, 4-9ko emaitzarekin amaitzeko. Golegileak Alex (2), Liher (2), Julen, Alvaro, Aimar, Issam eta Gurru izan ziren.

Lauburu Berastegiko neskak Zaldibiako Resti frontoiean garaipena lortu zuten. Eta Uzturpe Lauburu infantilek berriz, Arantzazuko Amaren aurka 0-3 galdu zuten Belabietan.

IMG_1152-2

Gran encuentro el disputado este sábado en Belabieta entre Mahala Lauburu y Cerverano de categoría Juvenil Nacional, donde el conjunto capitaneado por Txubel no pudo pasar del empate.

El encuentro empezó con ocasiones para los dos bandos, pero tras un saque de esquina, fueron los riojanos los primeros en llevar el esférico al fondo de la red, Elvis marcaba de un fuerte disparo. Era el minuto 2 y el 0-1.

Un minuto más tarde, Arranz establecía el empate 1-1 en una jugada personal. Los dos conjuntos llegaban con mucha facilidad a la meta contraria y las ocasiones eran constantes. Pero en el minuto 15, los Cerveranos volvían a adelantarse tras un robo de balón que servía para lanzar el contragolpe del 1-2.

Entonces Mahala Lauburu comenzó a crear más ocasiones. En el minuto 19, Unai Infante ponía el empate 2-2 en una jugada al segundo palo, resultado con el que se llegó al descanso.

En la segunda mitad se mantenía la misma dinámica, y las ocasiones se sucedían en ambas porterías. En el minuto 25, Andoni recogía un balón en el segundo palo y ponía a los de Ibarra por delante en el marcador. Era el 3-2.

En el 31 los piparreros tuvieron una gran ocasión para abrir un hueco en el electrónico, y tras la fallida jugada, Cerverano lanzaba un contragolpe que ponía el 3-3 en el marcador por mediación de Cristofer Joel.

2 minutos más tarde Andoni ponía al conjunto piparrero por delante, pero a falta de 4 minutos llegaba el empate de Cerverano, y con el 4-4 se llegaba el final del encuentro. Resultado muy justo ya que los dos conjuntos dieron un gran espectáculo de futbol sala, como en la temporada pasada.

El equipo filial caía derrotado el pasado viernes por 5-2 frente a Iurre Taberna, en un encuentro en el que no terminaron de amoldarse a la pista del frontón Uzturpe de Tolosa, y en el que les faltó la efectividad que tuvieron los locales cara a la portería.

El cadete de Lauburu K.E. ofreció un buen partido ofensivo en Oñati y terminaba venciendo por 4-9 a Aloñamendi K.E. El resultado al descanso era de 2-3, pero no reflejaba lo acontecido en esa primera mitad donde los ibartarras fueron muy superiores. En la segunda parte el guión fue el mismo, numerosas ocasiones para Lauburu que esta vez sí se lograron materializar para terminar con un 4-9 en el electrónico. Los goles piparreros fueron obra de Alex (2), Liher (2), Julen, Alvaro, Aimar, Issam y Gurru.

Las femeninas Lauburu Berastegui vencían en el frontón Resti de Zaldibia con un abultado resultado final. Mientras que Uzturpe Lauburu de categoría infantil salía derrotado de Belabieta por 0-3 frente a Arantzazuko Ama.