Mahala Lauburu, Jubenilak, bizkaitar taldearen aurrean nagusitu ziren 7-3ko emaitza eroso batekin, jokoa etxeko taldeak ezarriz gol bikainak egitea lortu zuen partida batean.

Partidako hirugarren minutuan, Tobik, defentsari baloia ostu eta jaurtiketa zehatz eta bikain batekin sarera bidali zuen 1-0ekoa eginaz.

Etxeko taldearentzat izan ziren gol-aukera gehienak baina 14. minutura arte ez zen tanto gehiagorik egin. Oraingoan Urko izan zen golegilea, aldaratze baten ostean 2-0ekoa egin zuenean. Bi minutu beranduago piparreroen beste kontraeraso batean Condek 3-0ekoa ezarri zuen markagailuan.

Hamazortzigarren minutuan, Urtzik, kornerretik bizkaitarren atean sartu zuen, laugarren tantoa eginaz. 4-0eko emaitza honekin eta Txubelen taldearen nagusitasuna nabarmen geratuz, atsedenaldia iritsi zen.

Bigarren zatian antzeko dinamika ikusi zen, etxekoen nagusitasuna gol-aukera ugariekin. Hogeita seigarren minutuan, kornerretik atera ostean, Tobik 5-0ekoa egin zuen beste jaurtiketa bortitz baten bidez.

Minutu bat beranduago, ibartarrek borobildutako beste jokaldi batean, Gagok 6-1ekoa egin zuen. Bilbok, orduan, atezain-jokalaria atera zuen eta 36garren minutuan Briam Manuelek bien arteko aldea murriztea lortu zuen.

Hogeita hamazortzigarren minutuan, Jokinek, atezain-jokalaria bertan zela, baloia ostu eta poliki-poliki sarera bidali zuen. 7-2koa zen.

Partida amaitzeko segundu gutxi falta zirela, bizkaitarrek beste tantoa egin zuten, 7-3koa azken emaitza izango zelarik. Etxeko taldeak joko handiko partida egin eta Areto Futbolaren erakustaldi bikaina eskaini zuten.

Kadeteek 5-1 irabazi zuten Inter Fachadas Gipuzkoa taldearen aurrean. Piparrero gazteak partida bere bidean ezarri zuten, 3-0eko abantailarekin amaitu zen lehenengo zati bikain batean.

Bigarren zatian donostiarrak kantxara biziagoak atera baziren ere, Lauburu ez zen bidetik atera eta taularen bigarren postuan kokatzen dituen 5-1eko emaitza bikain batekin amaitu zen norgehiagoka. Golegileak Asier (2), Aitor, Julen eta Gurru izan ziren. Uzturpeko infantilak Orixeri etxean irabazi zioten 4-5 estu batekin.

jDSC_0234-3

El Juvenil Nacional Mahala Lauburu derrotó al conjunto vizcaíno con un cómodo resultado de 7-3 en un encuentro donde el equipo local puso el juego, logrando además goles de bella factura.

Ya en el minuto 3 de partido, Tobi, tras robar un balón en defensa, sacaba un gran disparo muy ajustado enviando el esférico al fondo de la red para poner el 1-0.

Las ocasiones se decantaban más para el equipo local, hasta el minuto 14 no se marcaba el 2-0, esta vez marcaba Urko tras recoger un rechace. Dos minutos más tarde, en otra contra Piparrera, Conde establecía el 3-0.

En el minuto 18, Urtzi, en una jugada tras un saque de esquina mandaba el esférico al fondo de la meta vizcaína. Era el 4-0, con este resultado y con mucha superioridad del conjunto dirigido por Txubel se llegaba al tiempo de descanso.

En la segunda mitad la tónica era la misma, dominio local con muchas ocasiones de cara a gol. En el minuto 26, y tras un saque de esquina, Tobi marcaba el 5-0 de otro potentísimo disparo.

Un minuto más tarde, en otra jugada bien trenzada por los Ibartarras, Gago ponía el 6-1. Entonces Bilbo puso en marcha el portero-jugador, y en el minuto 36 Briam Manuel acortaba distancias.

En el minuto 38 Jokin tras robar el esférico con portero-jugador mandaba mansamente el balón al fondo de la red. Era el 7-2.

A pocos segundos de finalizar el partido, el conjunto vizcaíno maquillaba el electrónico poniendo el definitivo 7-3, partido con mucho juego por parte local y bonita exhibición de Fútbol sala.

El conjunto cadete consiguió doblegar por 5-1 a Inter Fachadas Gipuzkoa. Los jóvenes piparreros consiguieron encarrilar el encuentro en una buena primera mitad que finalizaba con una ventaja de 3-0.

Aunque en la segunda parte los donostiarras salían algo mas enchufados a la cancha, Lauburu no perdió el orden y terminó el partido con un gran resultado de 5-1 que les aúpa al segundo puesto de la tabla. Los goles fueron obra de Asier (2), Aitor, Julen y Gurru. Los infantiles Uzturpe Lauburu consiguieron doblegar a Orixe a domicilio por un ajustado 4-5.