Kategoriako liderrak 1-4 irabazi zion Lauburu K.E. Ibarrari, bizkaitarrak nabarmen menperatu zuten partida batean.

Norgehiagoka piparreroek atzean kokatuta hasi zen, galipoen erasoetatik babestuz. Bisitariak ez bazuten sakontzen ere, baloiaren jabe ziren eta Lauburuk bizkaitarren atean ezinegon txikiena ere ez zuen sortzen.

Partidak gol-aukera handirik gabe ziharduen. Kontrola Zierbenarena zen eta 10. minutuan, talde guztiaren jokaldi batean, Kikek errematatu eta markagailua 0-1ekoarekin estreinatu zuten.

Jarraiko minutuetan partidak antzeko ibilbidea zeraman, liderra bere lana egiten ari zen Belabietan, ibartarrak bizkaitarren atean urduritasunik sortzeko aukera handirik gabe utziaz. Lehenengo zatiaren amaierarako bi minutu faltan, Zierbenak area ertzetik falta bat atera eta Efrenek jokaldi estrategiko bikain baten bidez, baloia sarera bidali zuen. Markagailuan 2-0 eta atsedenaldia iritsi zen.

Bigarren zatiaren hasieran beste kolpe bat jaso zuten ibartarrek, bigarren minuturako Josebak, trantsizio azkar batean, 0-3koa egin baitzuen, hala, piparreroei partida asko zaildu zitzaielarik.

Etxekoak bisitarien atera iristen saiatzen jarraitu zuten baina bertako defentsa bikainarekin arrisku handirik ezin sortu. Bukaerarako 8 minutu falta zirela Mikelek atezain-jokalaria atera zuen kantxara eta orduan hasi zen Lauburu gol-aukerak sortzen. Hala ere, kontraeraso azkar batean Zierbena izan zen tantoa egin zuena, markagailuan 0-4 ezarriz.

Azken minutuak arte Lauburuk lautarako bosten apustuarekin jarraitu zuen, eta 30 segundo besterik falta ez zirela, jokaldi bikain batean Unaik lagunduta, Cristianek, azken emaitza izango zena egin zuen, 1-4.

PARTIDUKO XEHETASUNAK

LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Xabi, Aitzol, Txipi, Agus. Conde, Cristian (1), Ioritz, Garmen, Tobi eta Unaik ere jokatu zuten.
ZIERBENA C.D.F: Eduardo, Joseba (1), Efren (1), Alex, Cristian (1).Adrian, David, Kike (1), José Ramón eta Imanolek ere jokatu zuten.
TXARTEL HORIAK: Cristian, Ioritz (Lauburu).

GOLAK

0-1 MIN 09:44 KIKE
0-2 MIN 17:40 EFREN
0-3 MIN 21:04 JOSEBA
0-4 MIN 37:26 CRISTIAN
1-4 MIN 39:30 CRISTIAN
084

El líder de la categoría venció por 1-4 a Lauburu K.E. Ibarra en un partido dominado claramente por el equipo vizcaíno.

El encuentro arrancaba con los piparreros metidos atrás defendiendo los ataques de los galipos. Aunque los visitantes no llegaban a profundizar, eran los dueños del balón y Lauburu apenas llegaba a inquietar al meta vizcaíno.

El partido transcurría sin demasiadas ocasiones de gol. El control lo llevaba Zierbena, y en el minuto 10, inauguraban el marcador en un buena jugada elaborada por todo el equipo que terminaba rematando Kike para poner el 0-1 en el luminoso.

En los minutos siguientes el encuentro seguía por los mismos derroteros, el líder ejercía como tal en Belabieta y apenas daba opciones a los ibartarras de inquietar al meta de los galipos. A falta de 2 minutos para el final de la primera mitad, Zierbena sacaba una falta al borde del área y Efren ponía el balón en la red en una buena jugada de estrategia. Con el 0-2 en el marcador llegaba el tiempo de descanso.

La segunda mitad comenzaba con un nuevo jarro de agua fría para los ibartarras, ya que para el minuto 2 de la reanudación, Joseba hacía el 0-3 en una rápida transición que ponía el partido muy cuesta arriba para los piparreros.

Los locales seguían intentando llegar a la portería visitante, pero la gran defensa vizcaína hacia que Lauburu no llevara demasiado peligro. A falta de 8 para el final, Mikel optó por poner el portero – jugador en cancha, Lauburu gozaría entonces de claras ocasiones para marcar, pero fue nuevamente Zierbena el que marcaba en una rápida contra que dejaba el electrónico con un 0-4.

Los últimos minutos Lauburu lo siguió intentando con el cinco para cuatro, y a falta de 30 segundos para el final encontraban el premio del gol en una buena jugada de Unai, que asistía para que Cristian pusiera el definitivo 1-4.

DETALLES DEL PARTIDO

LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Xabi, Aitzol, Txipi, Agus. También jugaron: Conde, Cristian (1), Ioritz, Garmen, Tobi, Unai.
ZIERBENA C.D.F: Eduardo, Joseba (1), Efren (1), Alex, Cristian (1). También jugaron: Adrian, David, Kike (1), José Ramón, Imanol.
TARJETAS AMARILLAS: Cristian, Ioritz (Lauburu).

GOLES

0-1 MIN 09:44 KIKE
0-2 MIN 17:40 EFREN
0-3 MIN 21:04 JOSEBA
0-4 MIN 37:26 CRISTIAN
1-4 MIN 39:30 CRISTIAN