Mahalak, neurketa gogor eta lehiakor batean, 2-1eko emaitza estu batekin galdu zuen Laskorainen kantxan. Datorren igandean, hilak 24, Belabietan erabakiko da nork jokatuko duen Euskal Koparen finala.

Ibartarrak markagailuan aurreratu ziren, Asierrek amaitu zuen kontra eraso batekin; Laskoraingo atezainak egindako lanarengatik eta baita izandako zoritxarragatik, ezin izan zen alde hori gehiago handitu.

Lehendabiziko zatian falta asko egin zituzten eta Mahalak bost pilatu zituen minutu gutxian. Horrela, zalantza handiko ekintza batean, epaileak seigarren faltarekin zigortu zituen piparreroak eta ondorioz penalti bikoitza. Laskorainek ongi baino hobeto aprobetxatu zuen zigorra izan zen, Beñatek bota eta berdinketa lortu baitzuten. Hamahirugarren minutua zen eta aukerak bientzako ikusten baziren ere, azkenean banakoarekin iritsi ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian dinamika bera, aukera garbiak bi taldeentzat baina azken metroetan ezin asmatuz ibili ziren. Hiru minutu falta zirela, piparreroek egindako oker batean, Juaristik baloia jaso eta sarera bidali zuen. 2-1eko emaitzarekin neurketaren amaiera iritsi zen eta datorren asteburuan Belabietan jokatuko duten itzulerako partidaren zain geratu ziren.

Lehenengo Probintzialak lanak egin eta 1-7 irabazi zuen azken sailkatuaren etxean, Irudek Barrantol. Ibartarrak laugarren postuan jarraitzen dute eta datorren asteazkenean Pizza Per Tutti Mondrate taldearen aurka, amaitu gabe utzi zuten partidaren azken 15 minutuak jokatuko dituzte. Belabietako itoginak zirela eta, neurketak, geldiarazi zuteneko launako berdinketatik aurrera jarraituko du.

Kadeteek Arizmendi Eskoriatzaren aurrean irabazi zuten eta garaipenarekin play off-ean postua ziurtatu dute. Lauburu galtzen hasi zen baina atsedenaldira iritsi aurretik Gurruk berdinketa ezarri zuen hamar metroetatik jaurtiketa eginda. Bigarren zatian, berriro Gurruk taldea aurretik jarri zuen baina amaierako bost minutu faltan bisitariek binakoa egin zuten. Bi minutu baino ez amaitzeko eta piparrero gazteen arteko konbinazio baten bidez Asierrek 3-2ko azken emaitza finkatu zuen markagailuan. Uzturpe Lauburu, infantilak, Zarautz A taldeari 3-2 irabazi zioten, garaipenarekin, sailkapenean hirugarren postura igoaz.

jDSC_0254

Mahala salió derrotado por un ajustado resultado de 2-1 de la cancha de Laskorain, en un encuentro muy disputado y muy competitivo. El próximo domingo día 24 se decidirá en Belabieta quien juega la final de Copa Vasca.

Los de Ibarra se adelantaron en el luminoso en una contra bien llevada que terminaba culminando Asier, pudieron aumentar esa diferencia, pero gracias al acierto del meta de Laskorain y la mala fortuna, no fue posible.

En el transcurso de la primera mitad se cometieron muchas faltas, y Mahala acumuló cinco en pocos minutos. Así, en una dudosa acción, el colegiado sancionaba a los piparreros con la sexta y por lo tanto doble penalti, jugada que aprovechó Laskorain por mediación de Beñat para poner las tablas en el partido. Corría el minuto 13, las ocasiones se decantaban para los dos bandos, pero se llegaba al descanso con el 1-1 en el marcador.

En la segunda mitad más de lo mismo, ocasiones muy claras, pero poco acierto en los últimos metros por parte de ambos equipos. A falta de 3 minutos y en el único fallo del equipo piparrero, Juaristi recibía y mandaba el esférico al fondo de la red. Con el 2-1 terminaba el encuentro, quedando las espadas en todo lo alto para el partido de vuelta que se celebrará el próximo fin de semana en Belabieta.

El Primera Provincial, cumplió y venció 1-7 en casa del último clasificado Irudek Barrantol. Los ibartarras siguen en el cuarto puesto y este próximo miércoles disputarán los 15 minutos que restaban en el partido que fue suspendido frente a Pizza Per Tutti Mondrate. El encuentro continuará con el empate a 4 goles con el que fue parado por culpa de unas goteras en Belabieta.

Los cadetes vencieron y se aseguraron un puesto en el play off por el título a costa de Arizmendi Eskoriatza. Lauburu comenzaba perdiendo, pero antes de llegar el descanso, Gurru ponía el empate de un disparo desde los diez metros. En la segunda mitad, otra vez Gurru ponía a los suyos por delante, pero a falta de 5 minutos para el final, los visitantes hacían el empate a 2 tantos. A falta de 2 para el final, una gran combinación de los jóvenes piparreros servía para que Asier pusiera el definitivo 3-2 en el electrónico. El equipo infantil Uzturpe Lauburu venció 3-2 a Zarautz A y se alza al tercer puesto de la clasificación.