Atzo goiz iritsi ginen Zaragozara, bertan bazkaldu eta nahikoa denbora izateko bidaiaren ondoren atseden hartzeko. Aurkari zuzena genuen Loalco Green Colo Colo, sailkapenean pilatutako puntuak kontuan hartuta.
Horrela, Marcos, Txiki, Boli, Eric eta Oscarrekin hasi ginen. Etxekoen kontraeraso batek eta Bolik ezker hegaletik egindako bi saiakerek maraktu zuten lehen minutua. Bolik ere izan zuen aukera ona, Ericen eskutik area barrutik jaso ondoren, baina baloia zuzenean joan zen atezainaren eskuetara.
Ondoren, zorigaiztoko 3 minutuek 3-0ekoa jarri zuten markagailuan, estrategia berdina erabiliz etorri ziren 3 golekin (3-0). Kanpoko jaurtiketak izan ziren hirurak, lehena korner baten ondoren eta beste biak hegaleko sakeen ondoren. Bost minutu besterik ez ziren igaro hasieratik.
Guk seigarren minutura arte itxaron behar izan genuen gure unea iristeko, Ikerren eskutik, buruz eta Iliasen pase luze baten ostean. Eta, lehen zatiko ekuatorea igarota, atsedenaldirako 9:13ra hain zuzen ere, Ekainek paralela bikaina egin, Chukyk jaso eta azken honek Boliri uzten zion area barruan (3-2). Markagailua estutzen hasi ginen.
Hala ere, norgehiagokaren intentsitatea zela eta, bosgarren falta igo genuen atsedenaldirako 7:30era. Erritmoa jaitsi beharra zegoen, penalti bikoitz batek gauzak asko zaildu zitzakeelako. Hori lortzeko bultzada bakarrera geundenean, eta hasieran gertatutakoari buelta eman izanaren sentsazioarekin, penalti bikoitza iristen zen gure alde, aurkariak bosgarren falta ere igo baitzuen. Sei segundo besterik ez ziren falta lehen zatiaren amaiera iragartzen zuen txistua entzuteko, eta jaurtitzeko prestatu zen Chuky. Gure aukera zen topaketa tauletan jartzeko. Jaurti zuen Kolonbiakoak, baina gora joan zen baloia. Azken minutu haietan erakutsitako jarrera onari eutsiz ekin beharko genion bigarren zatiari.
Aldageletatik itzuli ondoren, Marcos, Oscar, Eric, Chuky eta Boli izan ziren hasierako bostekoa. Marcosek bigarren zatiko lehen aukera garbia saihestuta, erabaki egoki batek aurkarien eta harmailen txaloak eragin zituen. Bolik kontraeraso baten ondoren lortu zuen gauzatzea, konturatu gabe etxeko jokalarietako bat lurrean zegoela Erici laguntzen, arbitro-bikoteak ez baitzuen jokoa gelditu. Beraz, haiei ere gola sartzen utzi genien jarraian, markagailuan zuten aldea mantenduz (4-3). Kiroltasun-keinu handia, kirol honen magian sinesten jarrai dezagun.
Horren ostean, hainbat barkatu genituen, eta momenturik onenean, amaierarako 13:40ra, Iliasek 4-4koa jarri zuen, eskuadratik. Era berean, falta arriskutsu batek Zaragozako taldea aurretik jarri izan zezakeen berriro, baina baloia gora joan zen. Gero, haien aldeko penaltia iristen zen gure jokalarietako batek baloia eskuz ikutzeagatik. Geldiketa bikaina egin zuen Marcosek, baina etxekoek aldaratzea aprobetxatzen zuten esferikoa barrura sartzeko (5-4).
Amaierarako 5 minutura eta berriro 4 falta eginda, Ikerrek Chukyren zerbitzura burutu zuen gola bigarren zutoinetik (5-5). Berriro berdinketa eta berriro urduritasuna. Ez zegoen ezer erabakita eta emozioa areagotzen ari zen. Jolasten jarraitu nahi genuen eta jarrera horri eutsi. Orduantxe heldu zitzaion Oscarri txartel hori bikoitza, eta bertakoek, nagusitasunean, berriro aurrea hartu zuten (6-5).
Ondorioz, Jotak hutsartea eskatzen zuen eta 5eko jokoaren alde egiten zuen apusutu. Dena ematen ari ginen, baina Colo Colok beste bat sartu zuen ate hutsera (7-5) 6:47ren faltan. Hala ere, dena erabakitzeke zegoen oraindik eta borrokan jarraitu genuen, Boliren gola amaierarako 2:29ra iritsi zen arte, area barrutik (7-6). Amore eman gabe jarraitu genuen eta Ekainek berdinketa ipini zuen ia, izan langan bukatzen zen jaurtiketa batekin, baina markagailuak ez zuen gehiago mugitu nahi izan.
Lehen 5 minutuak kenduta, balantza alde batera edo bestera erortzeko arriskua egon zen partida osoan zehar. Taldearen lana ona izan zen eta hasierako sentsazio txarren aurrean erreakzionatzen jakin genuen. Beraz, atzoko topaketan gertatutakotik, horrekin geratuko gara. Lanean jarraitzen dugu! GOAZEN LAUBURU!!!!