Lauburu Mahala Ibarrak berriro ere helduko dio lehiaketari Bilboko Elorrietakoren aurka lehiatuz. Partida hiriburu bizkaitarreko San Ignacio polikiroldegian jokatuko dute, goizeko 11:00etan emango zaiolarik hasiera. Espedizio pipartarra 8:30etan abiatuko da Belabietatik, ligako sailkapenean lehen postuetan mantentzen jarraitzeko balioko dizkion hiru puntuak lortzeko helburuarekin.
Talde bilbotarrak 9 puntu ditu, 3 garaipen eta 2 porrotekin, non 39 gol euren alde pilatzen dituzten eta 27, berriz, aurka. Ligako 5 jardunaldiren ondoren, hurrengo aurkariaren balantze erasotzailea ikaratzeko modukoa da, partida bakoitzeko ia 8 goleko media bat gehitzen baitute. Hortaz, ez da erraza izango Aitor Arévalok entrenatzen dituen mutilentzat.
Astebete lehiatu gabe egon ondoren, ibartarrak ilusio handiarekin ekin diote berriro ere entrenamenduei. Ilusio horri Álvaro Alonso eta Javi Ayerberen sendatzea gehitu behar zaio, zeinak, behin molestia fisiko guztiak gaindituta, konbokatuak izateko aukera izango duten.
Entrenatzailearen hitzetan: “Denboraldi guztian zehar oso ondo lehiatzen ari den taldea da Elorrietako, partida kontrara eraman eta bere jokalari erabakigarrienen azkartasuna esplotatzeko asmoarekin defentsa baxuak erabiltzen dituelarik. Aurkariaren planteamendua kontuan hartuz, partida zaila espero dut. Dena den, astean zehar hitz egin dugu horretaz guztiaz eta, beraz, topaketari ahalik eta azkarren moldatu beharko dugu, 3 puntuak etxera ekartzea ahalbidetuko digun nibel hoberenean lehiatuz.”
#AukeratuMoreeginLauburu #GoazenMorez #ZurekinGehiagoGara