Ordura arte sailkapeneko liderra zen Otxartabe C.D. taldeari irabazita, Aitor Arevaloren mutilek arrakastaz itxi zuten lehen itzulia. Horrela, Gabonetako geldialdira oso sentsazio onekin joanez, bigarren itzulia ere indartsu hasi zuten, CDE Portus Amanus taldeari 9-0 irabaziz Belabietan.
Emaitza horiekin, Lauburu Ibarra Mahala taldeak beste erronka bat izango du aste honetan eta Asturiasera bidaiatuko du Yesos Castaño F.S. taldearen aurka jokatzeko. Orain arteko jardunaldietan, 8 garaipen, berdinketa 1 eta 3 porrot pilatu dituzte; duela bi aste Elorrietakoren pistan jokatutako azken partidan 5 eta 3-ko markagailu batekin galtzen zutelarik. 
Talde moreari dagokionez, hirugarren postuan daude; bigarren kokatzen den Otxartabetik puntu bakarrera eta egun liderra den Zierbenatik 3 puntura. Hori kontuan hartuta, sailkapenean postuz igotzeko puntuak pilatzen jarraitzeko asmoa dute Ibarrakoek. Era berean, duela bi aste jokatutako norgehiagokan erakutsi zuten joko onari eutsi nahi diote. Izan ere, baloi erritmo eta defentsa bizi zein oldakorrekin atera ziren zelaira. 
Bestalde, hurrengo hitzak adierazi nahi izan ditu Aitor Arévalo taldeko entrenatzaileak: “Larunbateko partida oso gogorra eta, aldi berean, zaila izango da; Asturiasko eskualdeko jokalari hoberenetarikoekin indartu den talde baten aurka arituko garela kontuan hartuta. Horrez gain, 1x1ekoan zein baloi ekintzetan gaitasun handia duten jokalariek osatzen dute euren taldea. Guk oso ondo entrenatu dugu bi aste hauetan baina, esan bezala, jakitun gara larunbateko partidak dakarren zailtasunaz eta argi daukagu gure mailarik onena eman beharko dugula Asturiasetik 3 puntuak ekarri ahal izateko”. 
Beraz, gogor borrokatu beharko dute sailkapeneko podiuma lortu nahi duen eta denboraldi honetan talde indartsua osatu duen aurkari baten aurka. Esan beharra dago kirol zein antolakuntza aldetik egitura ona izateaz gain, iazko apirilaz geroztik Lehen Mailako Inter Movistarren filiala dela Asturiasko taldea eta, horrek, areto futboleko erreferente bihurtzen dituela.
AUPA LAUBURU IBARRA MAHALA!!!!
Beste alde batetik …
LAUBURU K.E IBARRA
2B mailako taldeak Laskorain izango du aurkari larunbatean, inoiz baino parekatuagoa aurreikusten den derbian. Alfredo Hualderen mutilek ondo dakite lau onenen artean egoteko helburua lortzea oso zaila bilakatu dela. Horren aurrean, lan berezia egiten ari dira partidan 1. minututik 40. minutura kontzentratuta sartzea lortzeko; konstanteak eta uniformeak izanik. Gainera, kantxatik kanpo ere harremana duen talde baten aurka lehiatzen direla kontuan hartuta, erronka berezi gisa ekingo diote partidari.
AUPA MUTILAK!!!!
LAUBURU BERAZUBI FISIOTERAPIA
Lauburu Berazubi Fisioterapiak TEEP Samaniego Orixe Tolosaldea taldea izango du aurrez aurre aste honetan. Txubelen mutilek oso postu ona mantentzen dute sailkapenean, hirugarren izaten jarraitzen dutelarik. Gainera, 28 punturekin, puntu bakarrak urruntzen ditu lehen postuan kokatzen den Oiartzungo taldetik. Horregatik guztiagatik, funtsezkoa da beste astebetez 3 puntuak lortu eta sailkapenean postuz igotzen jarraitzea. Jokalariak oso motibatuta daude eta jakitun dira, orain arte bezala lanean jarraituz gero, oso emaitza onak lortuko dituztela.
AUPA LAUBURU!!!!