Partidu bikain batean Mikel Diestroren mutilak, Zaragozan, 4-2 galdu zuten Ebrosalaren aurka.

Kategorian buru doan taldearen aurka eta kanpoan jokatzea zaila izango zela aurreikusten zen; ibartarrak, gainera, lantaldea ere ez zuten aldeko, izan ere, Unai, Uzkudun, Aitzol eta Josebaren baja garrantzitsuak kontuan hartu behar ziren.

Hala eta guztiz ere, piparreroak jokoa menperatuz eta Ebrosala kinka larrian jarriz hasi ziren. Bertakoak baloia ateratzeko zailtasun handiak zituzten ibartarrek lehenengo lerroan ezartzen zuten presioa zela eta.

Lauburu kokatuago zegoen kantxan eta aurkariari Endikaren atera iristen ez zion uzten; lehenengo zatian aukera guztiak piparreroentzat ziren baina ez zuten azken metroetan asmatzea lortzen eta Ebrosala bezalako talde baten aurrean, normalki, horrelakoak ordaindu egin behar izaten dira. Eta horrela gertatu zen, atsedenaldirako minutua falta zelarik etxekoek markagailua estreinatu zuten, landutako jokaldi bikaina Carlos San Miguelek jaurtiketa indartsu batekin amaitu zuenean. Eskuadratik sartu zuen eta 1-0ekoa egin zuten. Emaitza horrekin atsedenaldia etorri zen.

Bigarren zatian ibartarren defentsan akatsak pilatzen hasi ziren eta liderra gol-aukerak ikusten hasi zen.

Ibartarrak gogor borrokatzen zuten baina bukaerarako 9 minutu falta zirela 2-0ekoa iritsi zen. Jokaldi zorrotz batean eta bigarren txartel horia jaso ostean, Txipi kanporatua izan zen; taldea bat gutxiagorekin geratu izana etxekoek ongi aprobetxatu eta Sanmiguelen bidez bigarren tantoa egitea lortu zuten, partidua oraindik eta gehiago zailduz.

Hala ere, Lauburuk ez zuen etsi eta lehia mantentzen zuen. 6 minutu faltan, Andonik baloi bat ostu eta gola sartu zuen. 2-1ekoa zen eta etxeko taldea beldurtzea lortu zuten.

Erreakziorako denbora zegoen oraindik baina Mikelen taldeak, ordurako jada, 5 falta pilatu zituen eta bien aldea txikitu eta segundu gutxira penalti bikoitza iritsi zen Ebrosalarentzat. Carlos San Pedrok bota zuen, ohiko 10 metroetatik; Iraitzek gelditu baina San Pedro berak aldaratutako baloia jaso eta 3-1ekoa egin zuen.

Une horretatik aurrera eta amaierako bost minutu falta zirela, piparreroak bost lauren kontrako apustua egin zuten baina hala eta guztiz ere, Ebrosalak egin zuen tantoa, 4-1ekoa ezarriz markagailuan. Azken emaitza bukaerarako segundu gutxi falta zirela iritsi zen, Loitzunek bigarren tantoa sartu zuenean. 4-2koa zen.

Partida bikaina baina porrota Laubururentzat, hala ere. Hurrengo norgehiagoka Sala Quintoren aurka izango da Belabietan, eta txukun lehiatu ahal izateko, lantaldea berreskuratu eta astean zehar lan gogorra egitea egokitzen da.

PARTIDUKO XEHETASUNAK

EBROSALA A.D: Sergio Eguizabal, Alejandro, Carlos SanMiguel (2), Raúl Izquierdo, Álvaro Esteban. Carlos San Pedro (2), Jorge casado, Diego Martin eta  Javier Comas-ek ere jokatu zuten.

LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Xabi, Garmen, Ioritz, Andoni (1). Txipi, Arros, Loitzun (1), Cristian eta  Agus-ek ere jokatu zuten.

TXARTEL HORIAK: Txipi (txartel bikoitza), Endika, Garmen, Agus (Lauburu).

GOLAK

1-0   MIN 18:53 SAN MIGUEL
2-0   MIN 31:09 SAN MIGUEL
2-1 MIN 34:03 ANDONI
3-1 MIN 34:40 SAN PEDRO
4-1 MIN 36:25 SAN PEDRO
4-2 MIN 39:38 LOITZUN
ANDONI TIRANDO-2

Los de Mikel Diestro salieron derrotados el pasado sábado de Zaragoza por 4-2 en un gran partido frente a Ebrosala.

Se antojaba complicado el compromiso en tierras aragonesas frente al líder de la categoría, los de Ibarra se presentaban con un difícil plantel, ya que contaba con las importantes bajas de Unai, Uzkudun, Aitzol y Joseba.

Aun así, los de Mikel comenzaban dominando el encuentro y poniendo en apuros a Ebrosala. Los locales tenían muchas dificultades para sacar el balón debido a la presión que ejercían los piparreros en primera línea.

Lauburu estaba mejor plantado en la cancha, no dejando al rival llegar con claridad a la meta defendida por Endika. Las ocasiones en esa primera mitad se sucedían para los piparreros, pero no acertaban en los últimos metros, y el que perdona ante un equipazo como Ebrosala normalmente termina pagándolo caro.

Así sucedió, ya que a falta de un minuto para el descanso, los locales inauguraban el marcador en una gran jugada elaborada que culminaba Carlos San Miguel de un fuerte disparo que se colaba por la escuadra del meta piparrero, era el 1-0 y el resultado con el que se llegaba al descanso.

La segunda mitad comenzaba con los de Ibarra algo más imprecisos. Los errores comenzaban a sucederse en defensa, y las ocasiones comenzaban a llegar para el líder de la categoría.

Los ibartarras se defendían con uñas y dientes, pero a falta de 9 minutos para el final llegaba la jugada que ponía muy cuesta arriba el partido, Txipi era expulsado en una rigurosa jugada en la que el 10 piparrero veía la segunda cartulina amarilla dejando a su equipo en inferioridad, los locales no desaprovechaban la superioridad y marcaban el 2-0 por mediación de Sanmiguel.

Lauburu no tiraba la toalla y seguía intentándolo, y a falta de 6 minutos se metían en el partido después de un robo de Andoni que terminaba poniendo en la red él mismo. Era el 2-1 y los de Ibarra metían el miedo en el cuerpo de los locales.

Quedaba tiempo para la reacción, pero para entonces los de Mikel se habían cargado con 5 faltas, y apenas unos segundos después de haber acortado distancias, llegaba un doble penalti para Ebrosala, Carlos San Pedro era el encargado de disparar desde los 10 metros, Iraitz conseguía parar el esférico, pero el mismo San Pedro recogía el rechace para terminar marcando el 3-1.

A partir de ese momento y a falta de 5 para el final los piparreros apostaban por el cinco para cuatro, pero eran nuevamente los locales quienes marcaban para poner el 4-1 en el electrónico. A falta de escasos segundos para el final llegaba el definitivo 4-2 por mediación de Loitzun.

Derrota de Lauburu en la cancha del líder pese a cuajar un gran encuentro. Toca trabajar duro durante la semana y recuperar efectivos para afrontar con garantías el próximo duelo en Belabieta frente a Sala Quinto.

DETALLES DEL PARTIDO

EBROSALA A.D: Sergio Eguizabal, Alejandro, Carlos SanMiguel (2), Raúl Izquierdo, Álvaro Esteban. También jugaron: Carlos San Pedro (2), Jorge Casado, Diego Martin, Javier Comas.

LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Xabi, Garmen, Ioritz, Andoni (1). También jugaron: Txipi, Arros, Loitzun (1), Cristian, Agus.

TARJETAS AMARILLAS: Txipi (doble amarilla), Endika, Garmen, Agus (Lauburu).

GOLES

1-0   MIN 18:53 SAN MIGUEL
2-0   MIN 31:09 SAN MIGUEL
2-1 MIN 34:03 ANDONI
3-1 MIN 34:40 SAN PEDRO
4-1 MIN 36:25 SAN PEDRO
4-2 MIN 39:38 LOITZUN