Lauburu Mahala Ibarrak 4-5eko markagailuarekin irabazi zion Bilboko Elorrietakori jardunaldiko seigarren partidan. Moreek oso partida zaila izan zena irabaztea lortu zuten. Talde lokalak zonako partida planteatu zuen 15 metrotan, non, behin eta berriro, baloia piparreroei oparitu zien berreskuratzeak aprobetxatu eta kontran ziztu bizian ateratzeko.

Partida ez zen ondo hasi piparreroentzat, jokuko lehen minutuan eta lehen iristaldiarekin bat eginez, bertakoek markagailua 1-0arekin ireki baitzuten. Piparreroak, bertakoen planteamendua zela eta, ez ziren eroso sentitu partidako lehen minutuetan. Bertakoek ez zuten presionatzen baloia aurkariaren pistara bueltatzen zen bakoitzean eta moreei jokuan aurrera egitea uzten zieten azken 15 metrotara iritsi arte, ondoren kontra arriskutsuak osatuz. Partida ez zen oso ikusgarria ikuslearentzat eta Lauburuk, bere estilora leial mantenduz, ez zion baloiari uko egin, gutxinaka arriskuko egoerak aurkitu zituelarik. Partidako 11.minutuan, Álvaro Alonsok 1-1a lortu zuen, kokapeneko eraso on baten ondoren. Gol horrek ibartarrak animatu zituen eta, hiru minutu geroago, Martin Ibarbiak 1-2ra igo zuen markagailua. Hala ere, honek guztaik ez zituen bertakoen planak aldatu eta euren pistan itxaroten jarraitu zuten, ibarrakoen akatsaren zain. Zortzi segunduren faltan, Bizkaiakoek jaurtitako alboko sake batean, Oier Goikoetxeak propian sartzen zuen, markagailua 2 eta 2ko berdinketan utziz.

Aldageletatik itzultzean, partida ez zen aldatu eta bertako taldeak leial eutsi zion bere planteamendu kontserbadoreari. Bitartean, piparreroek aurkaria azken metroetan inguratzen jarraitu zuten. Partidako 6.minutuan, bertako taldeak aurre hartu zion berriro ere Laubururi, defentsan gertatutako desoreka baten ondoren. Gol horrek ibartarrei min egingo ziela ematen zuen arren, Asier Izaguirrek markagailua berdindu zuen 20 segundu beranduago, 12 metrotako distantzia batetik falta bat maisutasunez burutu ondoren. Nabarmentzekoak dira bigarren zatian bertakoen atezainak, partida guztian zehar bere taldea mantendu zuenak, meritu handiz egindako geldialdiak. Partida helmugako zuzenean sartu eta amaiera iritsi baina 7 minutu lehenago, bertakoek berriro ere aurre hartzen zien ibarrakoei. Piparreroak arriskuko ekintza ugari sortzen jarraitu zuten, baina ez zuten porterian asmatzen eta, 4 minuturen faltan, piparreroak bostekoarekin atera ziren berdinketa lortzeko asmoarekin. Partida bukatzeko 2.50 minutu geratzen zirenean, porteria hutsera jaurtitako gol argi bat geratu eta zuzeneko txartel gorria jaso zuen Bolik, partidatik kanporatua izan zelarik. Honen ondoren, talde aurkariko jokalari bat ere kanporatua izan zen eta, modu horretara, bi taldeak 3×3-ko egoera batekin geratu ziren. Mister piparreroak 4×3-ko joku batengatik apustu egin eta Asier Izagirrek 4 eta 4ekoa jarri zuen markagailuan, partida bukatzeko 1.15 minuturen faltan. Gol honen ostean, bi taldeek 3 jokalariekin jarraitu zuten. Denbora egon bazegoen eta Lauburuk, asmatu ez bazuen ere, berriro ere 4×3-ko erasoa bilatzen saiatu zen. Horrela, partida berdinketarekin amaituko zela ematen zuenean, Jokin Agirretxe eta Martin Ibarbiaren arteko trantsizio on baten ondoren, azken honek gola lortu zuen, 3 puntuak Ibarrara ekarriz.

Partida amaitzean, entrenatzaileak hurrengoa komentatu zuen: “Oso partida zaila izan da, talde bakoitzak bere armekin jokatzen du eta 15 metrotan zonan defendatzen duen eta baloiari uko egiten dion talde baten aurka aritzea ez da batere erraza izan. Emaitza zabalago bat eramateko aukerak sortu ditu taldeak, baina ez dugu asmatu, haien atezaina bikain aritu baita. Ohar negatiboa Oierren kanporaketa eta baloi geldialdien ekintzetan izan dugun oldarkortasun falta izan dira. Pozik gaude garaipenarekin eta, bihartik aurrera, martxan jarriko gara Gora-ren aurkako partida prestatzen eta akatsak lantzen, talde bezala hazten jarraituz”.