Larunbat honetan gure taldea Belabietara itzuliko da eta Escuelas de Ciudad Guadalajara-ren aurka jokatuko du arratsaldeko 18:30etan. Guadalajarakoek plantilla oso landua dute eta, estrategia egitura onarekin, bigarren fase oso ona egiten ari da. Izan ere, Koparako borrokarako taldean sartu da azken jardunaldietan eta maila jaitsierak suposatzen duen arriskua eta presioa kendu du.

Horren aurrean, ibartarrek ikuspuntu positibotik egin beharko diote aurre partidari; berriro irabazteko eta Ibarran menderaezintasuna mantentzeko, bigarren fase hau zapore onarekin ixteko helburua betez. Azken partidetako sentsazioak ez dira onak eta taldeak ez du merezi denboraldia horrela bukatzea. Gainera, garaipen batek igoera Play Off-a jokatzeko eskubidea ematen duen bigarren postua lortzeko borrokan jarraitzeko aukerak berpiztuko lituzke.

Horrela, aste hau errekuperazio eta kontzentrazio handiko astea izan da. Taldeak ondo lan egin du saioetan, baina Antxon zalantza izango da azken unera arte, joan den asteburuan Pinsequen egindako bihurrituagatik. Bestalde, Zumeta berreskuratuko dugu, ostiralean aterako baita bere konfinamendutik positibo batekin kontaktu zuzena izatearen ondorioz. Daniri dagokionez, normaltasunez entrenatu du, nahiz eta lan istripuagatik min pixka batekin jarraitu duen. Horrela, Alvaro izan ezik (dakigun bezala lesionatuta dago denboraldi amaierara arte), dena aurreikusi bezala joanez gero, jokalari guztiak egongo dira deituak. Halaber, Jotak Ohorezko Jubenil Mailako Ekain ere deitu du eta, jokatzen badu, 2B taldean debutatu ahal izango du.

Talde bisitariari dagokionez, lehen itzuliko partida aztertuz gero, oso parekatua izan zen bukaerara arte. Adri Marti├▒ok zuzentzen dituen jokalariek euren trebetasunak erakutsi zituzten; izan ere, Jotak adierazi bezala, “defentsan oso talde gogorra dira eta, erasoan, oso bertikala”. Gainera, gure entrenatzaileak beren 7. zenbakia nabarmentzen du, azken asteetan oso maila altuan egon dena eta, beraz, jarraitu beharreko funtsezko jokalaria izango dena.

Hori guztia kontuan hartuta, azken jardunaldietako emaitzei buelta emateko garaia iritsi dela esan dezakegu. Etxetik kanpo bi aste jokatu izanak, gehi lehen eta bigarren itzulien artean egon den atseden asteak, hilabetea oso luzea izatea eragin du, 3 puntu batu gabe eta horrek suposatzen duen motibazioa sentitu gabe. Are gehiago horri San Juanen aurkako berdinketa gehitzen badiozu. Horregatik, Arreguiren esanetan, “mentalki, taldeak aldaketa bat eman behar du, orain arte erakutsi duena berreskuratu eta etxetik kanpo egindako irteerak ahaztu”.

Azkenik, gogoratu, beti bezala, partida zuzenean jarraitzeko aukera izango duzuela gure YouTubeko kontu ofizialean (Lauburu K.E Komunikazioa) eta Twitterren (@LAUBURUKEIBARRA). Zuen zain egongo gara!

GOAZEN LAUBURU!!!!