Oso partidu borrokatua, Mahala Lauburuko Jubenilak igande goizean Bilbon jokatu zutena. Azken segundura arte lehiatu behar izan zuten partidu batetik, binako berdinketa baliotsua ekarri zuten etxera.

Norgehiagoka Bilbo C.F.S. taldearen irteera indartsuarekin hasi zen, baina Txubelek defentsa prestatzen denbora gutxi behar izan zuen, horrela, etxekoen lehenengo unetako nagusitasuna gainetik kenduz.

Bi taldeak izan zituzten gol aukerak, bi atezainak kinka larrian jarriz baina hauen lan bikaina medio, lehenengo tantoa luze joan zen.

1-0ekoa lehenengo zatiaren azken minutuan iritsi zen. Ibartarrak falta zorrotz baten ondorioz gola jasan zuten eta emaitza horrekin joan behar izan zuten atsedenaldira.

Bigarren zatian aldatu ziren gauzak eta piparreroak nagusitu ziren hasieratik; gol aukerak bata bestearen atzetik zetozten baina Bilbo C.F.S. taldeko atezainaren lan bikainaren ondorioz, tantoa egitea ez zuten lortzen. Denbora aurrera zijoan, eta itxuraz, baloiak ez zuen aurkariaren sarera sartu nahi. Markagailuak geldirik ziharduen.

Banako berdinketa, amaierarako 4 minutu falta zirela iritsi zen. Ibartarrak area-bazterretik ateratako falta batekin eta aurrez landutako jokaldi bat medio, Tobik sarera bidali zuen baloia. Berdinketa lortu zen eta partiduaren dinamika ikusirik, balantza bisitarien aldeko jarriko zela zirudien.

Baina etxekoak aurreratu ziren berriro. Bilbok defentsan berreskuratutako baloi batekin, kontraerasoan, Asierrek tantoa egitea lortu zuen. 2-1ekoa zen eta partiduaren 38. minutua.

Txubelen mutilak, hala eta guztiz ere, ez zuten etsitzen eta emaitzari itzuli bat emateko borrokan jarraitzen zuten. Saria, partiduaren bukaerarako segundu gutxi falta zirela iritsi zen, Agusek atezainaren aldaratze bat jaso eta baloia, jaurtiketa indartsu baten bidez sarera bidali zuenean, 2-2koa eginaz.

Beste alde batetik, Kadeteak Aretxabaletan 2-3 irabazi zuten larunbat goizean, Eskoriatzako Arizmendi taldearen aurka. Lehenengo zatian nahikoa berdinduta ibili ziren eta atsedenaldira markagailuan bana eginda joan behar izan zuten.

Bigarren zatian ibartarrak 3 puntuak etxera ekartzea lortu zuten, ongi merezitako 2-3ko emaitza paregabearekin. Golak Alvaro eta Alexek sartu zituzten.

Filialak 5-1 irabazi zion Irudek Barrontol taldeari, honela, Probintziako Lehenengo Mailan lehenengo jarraitzen duelarik. Neskek eta infantilen taldeak ez zuten jokatu.

Partido muy disputado en la mañana del domingo en tierras vizcaínas donde el Juvenil Nacional, Mahala Lauburu, se trajo un valioso empate a 2 tantos en un encuentro en el que se tuvo que pelear hasta el último segundo.

El encuentro comenzó con una fuerte salida de Bilbo C.F.S., pero a Txubel le costó muy poco tiempo ordenar la defensa sacudiéndose así el dominio local de los primeros instantes.

Las ocasiones llegaban por parte de los dos bandos, que ponían a prueba a los porteros, pero éstos respondieron con grandes actuaciones y hacían que el primer gol tardara en subir al marcador.

Fue en el último minuto de la primera mitad cuando llegaba el 1-0. Los de Ibarra encajaban el gol en una rigurosa falta que condenaba a Mahala a irse al descanso por debajo en el marcador.

En la segunda mitad cambiaron las tornas, los piparreros comenzaron a dominar claramente el partido. Las ocasiones se sucedían por parte de Mahala Lauburu, pero el premio del gol no llegaba por culpa de la brillante actuación del portero de Bilbo C.F.S. Los minutos pasaban y daba la sensación de que el balón no quería entrar en la meta de los locales, los de Ibarra estaban perdonando demasiado, y el 1-0 no se movía del electrónico.

A falta de 4 minutos para el final llegaba el 1-1. Los ibartarras sacaban una falta al borde del área y Tobi mandaba el balón a la red después de una gran jugada prefabricada. Era el empate, y dada la dinámica en la que transcurría el partido parecía que la balanza podía declinarse para los visitantes.

En cambio fueron los locales los que volvieron a adelantarse en el marcador. Bilbo recuperaba un balón en defensa y lanzaba un rápido contraataque que terminaba rematando Asier para poner el 2-1. Corría el minuto 38 de partido.

Los de Txubel sin embargo no tiraban la toalla y seguían intentado con ahínco traerse un resultado positivo de tierras vizcaínas. El premio del empate llegaba a pocos segundos para la finalización del partido, Agus recogió un rechace del portero y enviaba el balón a la red de un potente disparo que ponía el definitivo 2-2 en el luminoso.

Por otro lado el conjunto de los cadetes vencía en la mañana del sábado en Aretxabaleta por 2-3 contra Arizmendi Eskoriatza. La primera mitad del encuentro fue muy igualada y los equipos se fueron a los vestuarios con empate a 1 gol en el marcador.

En la segunda parte la igualdad continuaba entre los dos equipos, pero los de Ibarra lograban traerse los 3 puntos con un meritorio resultado de 2-3. Los goleadores de Lauburu fueron Álvaro (2) y Alex.

El filial sénior venció por 5-1 a Irudek Barrontol y sigue líder de Primera División Provincial. Los partidos del conjunto femenino y del infantil quedaron suspendidos.