Gipuzkoako 1go territorialeko ligako tituluan Play Off-ean sartzeko azken aukeretako bat izango dute Txubelen entrenatuak, ostiral honetan 20:30etik aurrera. Bertako bi taldeen arteko lehia honetan, Tolosarrak 6 puntuko abantailarekin abiatuko dira eta bigarren postua defendatuko dute.
Moratuak aldiz, Play Off-a jokatzeko aukera emango luken laugarren postutik lau puntuetara daude eta azken fase horretan egoteko, liga amaiera biribila egin beharko dute.
Egutegiak aginduta jubenilen ohorezko mailak eta emakumezkoak atsedena egingo dute; beste talde guztiak beren konpromisoak dituzte, larunbat arratsaldean Bigarren B Nazionalaren jardunaldiko izarra izango den partidua azpimarratuz; Alfredo Hualderen mutilak Kantabriako Construcciones Cobo taldearen kontra neurtuko dira Belabietan 18:00etatik aurrera.
Taularen goiko parteko topaketa; hirugarren postua eta datorren denboraldian Errege Kopan postu bat lortzeko lehia bizian daude bi taldeak.
#GoazenLauburuKEIbarra!!!
Kartelera: