1go Territorialeko derbia: Herrikide – Lauburu Aldaz Klinika

2018-03-09T09:24:36+01:0009/03/2018|Tags: , |

Gipuzkoako 1go territorialeko ligako tituluan Play Off-ean sartzeko azken aukeretako bat izango dute Txubelen entrenatuak, ostiral honetan 20:30etik aurrera. Bertako bi taldeen arteko lehia honetan, Tolosarrak 6 puntuko abantailarekin abiatuko dira eta bigarren postua defendatuko dute. Moratuak aldiz, Play Off-a jokatzeko aukera emango luken laugarren postutik lau puntuetara daude eta azken fase horretan egoteko, liga amaiera biribila egin beharko dute. Egutegiak aginduta jubenilen ohorezko mailak eta emakumezkoak atsedena egingo dute; beste talde guztiak beren konpromisoak dituzte, larunbat arratsaldean Bigarren B Nazionalaren jardunaldiko izarra izango den partidua azpimarratuz; Alfredo Hualderen mutilak Kantabriako Construcciones Cobo taldearen kontra neurtuko dira Belabietan 18:00etatik [...]