Lauburuk Irurtzunen galdu du / Lauburu pierde en Irurtzun
Ibartarrek 5-4 galdu zuten Gurpea Xotaren aurka. Lehenengo zatia nahiko txarra izan ondoren, bigarrengoan iritsi zen oldarraldia baina ez zen nahikoa izan ongi antolatutako Xota B garaitzeko. Norgehiagokaren hasieran Mikelen jokalariak ez zuten asmatzen ez defentsan ezta erasoan ere. Bertakoak maila handiagoa erakusten zuten eta aukera guztiak ere beraientzat ziren. Horrela, Andonik lehenengo gola sartu zuen partiduaren 3. minutuan. 1-0 eta partiduak berdin jarraintzen zuen, Lauburu berdinketaren bila zebilen baina [...]