11 2016.02.11

Victoria de Mahala Lauburu en Belabieta

2016-02-11T18:31:57+01:0011/02/2016|

Mahala Lauburu derrotó el pasado sábado a Gora Bilbao por 6-1 en el polideportivo Belabieta de Ibarra. Aunque el partido fue algo pobre, los de Txubel no desaprovecharon las ocasiones frente a Gora Bilbao y terminaron con una gran goleada. Jokin e Infante eran los que marcaban en la primera mitad para irse 2-0 al descanso. En la segunda parte, Conde, Urtzi y el cadete Asier Aierbe por partida doble, hacían que el marcador se fuera a la media docena. Ibón marcaba el tanto de honor para Gora Bilbao. Tres nuevos puntos para Mahala Lauburu, que ve acortar distancias con [...]

9 2016.02.09

Laubururen hirugarren garaipena jarraian / Lauburu gana su tercer partido consecutivo

2016-02-09T11:07:18+01:0009/02/2016|

Lauburuk sailkapeneko azkenekoaren etxean 4-6 irabazi zuen, azken minutuak arte erabaki gabe egon zen partidu batean. Norgehiagoka ibartarrentzat zoritxarreko jokaldi batekin hasi zen, Arrosek partida uztea behartu zuen kolpe bat jaso zuen iskioan lehen minutuan. Mikelen jada lantalde lermatua oso ukituta utzi zuen beste ezbehar bat. Eta hau gutxi ez, eta Lauburuk lehenengo gola jasan behar izan zuen hirugarren minutuan. Partidua okerreko zentzuan hasi zen hasiera-hasieratik. Hala ere, bisitarien erreakzioa aguro etorri zen, bosgarren minutuan Garmenek jokaldi estrategiko bat amaituz banakoa egin baitzuen. Zortzigarren minutuan berriz, piparreroek bi tanto gehiago egin zituzten, lehenengoa Aitzolek eta bestea Loitzunek, 1-3koa eginaz. Atsedenaldirako [...]

5 2016.02.05

Iñauterietako larunbatean Gora Bilbao izango da Belabietan / Gora Bilbao visita Belabieta en sábado de Carnaval

2016-02-05T08:22:03+01:0005/02/2016|

Iñauterietako larunbatean Mahala Lauburuk Gora Bilbao jasoko du Belabietan. Partidua arratsaldeko 17:00etan izango da. Txubelen taldeak norgehiagoka honetan baja ugari izango ditu, Andoni eta Agus Zaragozara joango dira lehenengo taldearekin, Tobi abduktoretik lesionatuta dago eta Unai Infante ere, bere lesiotik osatzen baina bajan, hala ere. Beste guztiak prest egongo dira entrenatzaile ibartarrarentzat, Aierbe eta Gurrutxaga kadeteak ere bertan izango direlarik. Joaneko partiduan piparreroek bizkaitarrei 0-3 irabazi zieten, Mahalak menperatuta eduki zuen partida lehiakor batean. Gora Bilbao oso talde borrokalari eta lehiakorra da baina partiduek erraz ihes egiten die eta arazo honengatik sailkapeneko azken-aurreko postuan kokatuta daude, Castro-Urdialesekin batera. Liga guztian [...]

4 2016.02.04

Lauburu K.E Ibarra azkenekoen kantxan izango da / Lauburu K.E. Ibarra visita la cancha del colista

2016-02-04T08:32:56+01:0004/02/2016|

Ibartarrak Zaragozara joango dira larunbatean, hamazortzigarren jardunaldia, Sala Cadrete 2010 taldearen aurka jokatzera. Partida, Siglo XXI pabilioian izango da, 18:00etatik aurrera. Piparreroek beren hirugarren garaipena jarraian lortu nahi dute, taulako azkeneko postukoen kontura. Debabarrenari kanpoan eta Xotari etxean irabazi ondoren, ibartarrak norabidea zuzentzeko aukera izan dute eta Bigarren B Mailako lehenengo postuei begira jarri dira berriro. Jokalarien lesioak direla eta arazoa luzatu bazaie ere, Mikelen taldea kanpaina bikaina egiten ari da eta sailkapen taulan seigarren postuan egotea horren isla da. 26 puntu dituzte eta Debabarrena Egile taldearekin, zazpigarrena sailkapenean, bost puntuko aldea dute gainera. Gainetik Ebrosala dago, 33 punturekin; hirugarren [...]

2 2016.02.02

Mahala Lauburuk Aspil Ribera de Navarrari irabazi dio bere etxean / Mahala Lauburu derrota a Aspil Ribera de Navarra en su feudo

2016-02-02T19:11:28+01:0002/02/2016|

Denboraldiko titulua eskuratzeko talde faboritoenetako baten aurka garaipen garrantzitsua, Txubelen mutilak Tuteran lortutakoa. Infante, Andoni, Shane eta Tobiren hutsuneak medio, piparreroek pistako zortzi jokalarirekin partida gogor bat jokatu behar izan zuten eta bakoitzaren esfortzuari esker, 3-6 irabaztea lortu zuten. Partida nafarren presiopean hasi zen, lehen minutu zail batzuen ondoren, Txubelen mutilak askatuz joan ziren eta norgehiagokan nagusitzen hasi. Zortzigarren minutuan Urkok, bakarkako jokaldi bikain batekin aurrean jarritako guztiak driblatuz, 0-1ekoa egin zuen. Hamaikagarren minutuan, Josu Condek, ezker bandatik eta ongi bideratutako beste bakarkako jokaldi baten bidez 0-2koa ezarri zuen markagailuan. Riberak ez zuen hau espero eta intentsitatea igoaz, Peñaren atera [...]

1 2016.02.01

Etxean irabazi du Lauburuk / Victoria de Lauburu en Belabieta

2016-02-01T12:58:18+01:0001/02/2016|

Mikelen mutilek 5-1eko emaitzarekin garaitu zuten Gurpea Xota, hasiera-hasieratik aldeko jarri zen partida batean. Partida ibartarrentzat ezin hobe hasi zen, lehenengo jokaldian Arrosek, area barruan aldaratze batzuen ostean 1-0ekoa egin baitzuen. 14 segundu, partida hasi zenetik. Hasiera bikain horren ostean, piparreroak menperatzen hasi ziren. Xota, ahal zuen moduan babesten saiatzen zen baina etxekoek gol-aukerak sortzen zituzten behin eta berriro, eta hala, bosgarren minutuan Xabiren jokaldi eder baten ondoren, Ioritzek 2-0ekoa egin zuen. Ondorengo minutuetan etxekoak menperatzen jarraitu zuten, baina gol-aukerak izan bazituzten ere, ez zuten asmatu azken momentuetan eta atsedenaldira 2-0eko emaitzarekin joan behar izan zuten. Bigarren zatian nafarrak biziago [...]

Go to Top