7 2016.03.07

Porrota Zaragozan / Derrota de Lauburu en Pinseque

2016-03-07T08:20:41+01:0007/03/2016|

Lauburu K.E. Ibarra Zaragozara joan zen ligako buruetako baten aurka neurtzera, Pinseque taldea hain zuzen ere. Partida zaila aurreikusi zen, eta halaxe izan zen. Aurkariaren kalitatea eta erasorako potentzial handiak izan ziren gakoak; hala ere, ibartarrek aurre egin zien aurkariei eta Zaragozatik, ekarri zutena baino askoz emaitza hobea ekar zatekeen. Partida etxekoen nagusitasunarekin hasi zen eta 6 minutuetarako bi tanto eginak zituzten jada; lehenengoa bigarren zutoinean konbinaketa bat amaitu ostean izan zen eta bigarrena korner batean egindako jokaldi batekin lortu zuten. Endikak geratzen zituen zuzeneko jaurtiketak eginaz, norgehiagokan nagusitasuna erakusten jarraitu zuten pinsequeko mutilak. Pixkanaka ibartarrak presioa areagotzen hasi ziren [...]

4 2016.03.04

Mahala Laubururi atseden egitea egokitu zaio / Mahala Lauburu descansa esta jornada por calendario

2016-03-04T08:32:20+01:0004/03/2016|

Aste honetan, Mahala Lauburu, Jubenilen Ohorezko Mailak, egutegiak hala aginduta atsedenaldia egingo du. Txubelen taldeari ez zaio batere gaizki etorriko, taldea nahiko jota baitago azkeneko bi jardunaldietan izandako emaitzak direla eta. Jardunaldi hau funtsezkoa izango da hainbat taldeentzat, Cerveranok, adibidez, Zierbenan jokatuko du eta Bizkaian irabaziz gero, titulua eskurago izango lukete errioxarrek. Txubelen mutilek Irurtzunera irteera prestatzen jarraituko dute, Xotaren aurka jokatuko baitute han, non azken urteetan ez dute ezer askorik ekarri handik; ondoren Belabietan bertan, Bilboren aurka eta ligaren amaierako jardunaldia Usabalen jokatuko dute Tolosako Laskorain taldearen aurka. Taldeari lanean jarraitzea dagokio eta hurrengo denboraldietarako lantaldea biziberritzen joatea. Filialak [...]

3 2016.03.03

Lauburu Pinsequeren kantxara doa / Lauburu visita la cancha de Pinseque

2016-03-03T08:24:38+01:0003/03/2016|

Datorren larunbatean, martxoak 5, Lauburu K.E. Ibarra Zaragozara joango da Pinseque taldearen aurka jokatzera. Txapelketako hogeita bigarren jardunaldia                                                                                                    arratsaldeko 18:00etan izango da. Mikel Diestrok zuzendutako taldea ez dago bere onenean, bigarren itzuli honetako lehenengo hiru jardunaldiak irabazi eta taulan seigarren postura iritsi ondoren, berdinketa bat eta bi porrot jasan dituzte azken hiru norgehiagoketan. Zori txarreko hiru emaitza hauen ondorioz zazpigarren postura jaitsi dira, Debabarrenak taulan gainditu egin dielako. Gipuzkoar bi taldeak berdinduta daude 33 punturekin. Hurrengo partidarako Arros, David, Joseba eta Iraitz bajan izango dira, eta Cristian berriz, bere lesiotik osatuta Zaragozara bidaiatzeko prest dago. Ibartar taldeak lesio-arazo larriak direla [...]

1 2016.03.01

Mahala Lauburuk 8-3 galdu du Errioxan / Mahala Lauburu cae derrotado en tierras riojanas por 8-3

2016-03-01T19:53:35+01:0001/03/2016|

Saiatu ziren baina ezin izan zuten Cerverano taldea garaitu. Piparreroen taldean nozitzen ari diren baja guztiak nabarmen geratu ziren larunbateko partidan. Hala ere, ibartar jokalari gazteek dena eman zuten eta taldeari indarra helarazten errioxar jarraitzailez lepo zegoen kantxa batean azken minutura arte borrokatu zuten. Norgehiagoka etxekoen presio handiarekin hasi zen, 45 segundurako lehen tantoa egin zutelarik eta hirugarren minutuan bigarrena. hasiera txarra izan zen ibartarrentzat, 2-0ekoa zen eta Txubelek azkar zuzendu beharra izan zuen egoera. Minutu gutxira arbitroa lesionatu egin zen bandan irrist egin ostean eta partida epaile bakarrarekin utziz, jokalekutik kanporatu beharra izan zuen. Bederatzigarren minutuan, Tobik aldea murriztea [...]

Go to Top