31 2016.03.31

Lauburuk Iruñeako San Juan bisitatuko du / Lauburu visita la cancha de San Juan de Pamplona

2016-03-31T08:28:02+02:0031/03/2016|

Larunbatean Mikelen mutilak Iruñeara abiatuko dira, San Juan A.D. taldearen aurka hogeigarren jardunaldia jokatzera. 16:30etan hasiko da neurketa. Aste Santuko geldialdiaren ostean, ibartarrak denboraldiko azken txanpan daude eta oraingoan nafarren kantxa zailean jokatzea egokitu zaie. Lauburu, Belabietan Zierbena liderraren aurka galdu ostean dator. Liga azkenetan dago eta ibartarrak 36 punturekin zazpigarren postuan daude. Txapelketaren garai honetan ohorezko postuak lortzeko aukerarik ez eta seigarren postua lortzeko Debabarrena eta Fuenmayorrekin lehian jarraituko dute. Piparreroen erizaintza, oraindik ere, jokalariz betea dago. Hala ere, Ioritz eta Andoni osatu dira eta berri bikaina da hori. Unai Labakak Zierbenaren aurka minutu batzuk jokatu zituen azken partidan, [...]

22 2016.03.22

Mahala Lauburuk Bilbori irabazi dio Belabietan / Victoria de Mahala Lauburu en Belabieta ante Bilbo F.S.

2016-03-22T17:08:26+01:0022/03/2016|

Mahala Lauburu, Jubenilak, bizkaitar taldearen aurrean nagusitu ziren 7-3ko emaitza eroso batekin, jokoa etxeko taldeak ezarriz gol bikainak egitea lortu zuen partida batean. Partidako hirugarren minutuan, Tobik, defentsari baloia ostu eta jaurtiketa zehatz eta bikain batekin sarera bidali zuen 1-0ekoa eginaz. Etxeko taldearentzat izan ziren gol-aukera gehienak baina 14. minutura arte ez zen tanto gehiagorik egin. Oraingoan Urko izan zen golegilea, aldaratze baten ostean 2-0ekoa egin zuenean. Bi minutu beranduago piparreroen beste kontraeraso batean Condek 3-0ekoa ezarri zuen markagailuan. Hamazortzigarren minutuan, Urtzik, kornerretik bizkaitarren atean sartu zuen, laugarren tantoa eginaz. 4-0eko emaitza honekin eta Txubelen taldearen nagusitasuna nabarmen geratuz, atsedenaldia [...]

20 2016.03.20

Zierbenak eraman ditu hiru puntuak/ Zierbena se lleva los tres puntos de Belabieta

2016-03-20T20:50:30+01:0020/03/2016|

Kategoriako liderrak 1-4 irabazi zion Lauburu K.E. Ibarrari, bizkaitarrak nabarmen menperatu zuten partida batean. Norgehiagoka piparreroek atzean kokatuta hasi zen, galipoen erasoetatik babestuz. Bisitariak ez bazuten sakontzen ere, baloiaren jabe ziren eta Lauburuk bizkaitarren atean ezinegon txikiena ere ez zuen sortzen. Partidak gol-aukera handirik gabe ziharduen. Kontrola Zierbenarena zen eta 10. minutuan, talde guztiaren jokaldi batean, Kikek errematatu eta markagailua 0-1ekoarekin estreinatu zuten. Jarraiko minutuetan partidak antzeko ibilbidea zeraman, liderra bere lana egiten ari zen Belabietan, ibartarrak bizkaitarren atean urduritasunik sortzeko aukera handirik gabe utziaz. Lehenengo zatiaren amaierarako bi minutu faltan, Zierbenak area ertzetik falta bat atera eta Efrenek jokaldi [...]

18 2016.03.18

Mahala Lauburuk Bilbo F.S. jasoko du / Mahala Lauburu recibe la visita de Bilbo F.S.

2016-03-18T10:25:42+01:0018/03/2016|

Larunbatean arratsaldeko 17:00etan, Jubenilen Ohorezko Maila Bilbo F.S. taldearen aurka neurtuko da, partida hau, denboraldi honetan Belabietan egingo duen azken partida izango delarik. Bigarren postuan jarraitzeko eta Bilbo aukerarik gabe utzi ahal izateko norgehiagoka hau oso garrantzitsua da ibartarrentzat. Joaneko partida, irabaztea merezi bazuten ere, binako berdinketan amaitu zen eta Agusek azken segundoetan sartutako tantoari esker izan zen gainera. Bizkaitar taldeak, lantaldeko beste jokalarietan bereizten diren eta Euskadiko Selekzioan parte hartu duten gazte pare bat ditu bertan, nahiz eta bietako batek, zigorra dela eta, oraingoan ez duen jokatuko. Inoiz etsitzen ez duen taldea da eta partida bakoitza bukaeraraino borrokatzen du; [...]

17 2016.03.17

Zierbena, Belabieta asaldatuko duen lider sendoa / Zierbena, un líder sólido que asalta Belabieta

2016-03-17T08:41:13+01:0017/03/2016|

Galipoak 12 garaipen jarraian daramatzate Datorren igandean Laubururi berriro Belabietan jokatzea tokatzen zaio eta sailkapeneko liderra eta ligako hautagai nagusia den Zierbena C.D.F. taldea izango du aurkari. Norgehiagoka 12:00etan izango da eta gipuzkoar afizioak azken urteetan ikusi den talderik sasoikoena ikusteko parada izango du, jardunaldi honetan ikusmin handien sortuko duen talka bilakatuko delarik. Mikelen taldea garaipena ezagutu gabeko lau partiden zoritxarra atzean utzita dator. Dinamika txar batekin bukatzea ez da batere erraza baina Labastidaren aurka egindako partidan, lehendabiziko zati bikain baten ostean, aurkaria menperatu eta 6-1 irabaztea lortu zuten. Ibartarrek, partida hau, talde handi baten aurrean bere burua berresteko aukera [...]

15 2016.03.15

Mahala Lauburuk ozta-ozta irabazi du Irurtzunen/ Victoria de Mahala Lauburu por la mínima en Irurtzun

2016-03-15T09:10:04+01:0015/03/2016|

Jubenilen Ohorezko Mailak 0-1 irabazi zuen Irurtzunen, Nafarroan. Oso partida estua jokatu zuten eta ibartarrak gol-aukera ugari eragotzi zituzten. Mahalak baja ugari ditu lantaldean eta Txubelek, Kadeteen mailatik, Asier Aierbe ez ezik, Gurru eta Liher ere eraman behar izan zituen Xotaren aurka jokatzera. Piparreroen etorkizuneko balio hauek, pistan urduri xamar ibili baziren ere, beren lana zuzen bete zuten. Norgehiagoka osoa bi alderdien arteko ika-mika izan zen baina ibartarrak nafarrak baino gehiago saiatu ziren. Txubelen mutilak tantoa egiteko aukera ugari izan zituzten baina nafarren atezainaren lan bikainak markagailua estreinatzeko parada eragotzi zuen eta atsedenaldira hutsekoarekin berdinduta joan behar izan zuten. Bigarren [...]

14 2016.03.14

Hilabete luzearen ostean Lauburuk Labastidari irabazi dio / Lauburu vence a Labastida tras un mes sin conocer la victoria

2016-03-14T08:30:32+01:0014/03/2016|

Mikel Diestroren mutilek, partida eroso batean eta Mahastiak Labastida makal baten aurrean 6-1 irabazi ondoren, berriro garaipenen bidea berreskuratzea lortu dute. Berdinketa handiarekin hasi zen partida, elkar ongi ezagutzen duten taldeak dira eta biak, arrisku-egoerak sortu ahal izateko asko sakondu gabeko jokaldi luzeak egiten zituzten. Hirugarren minutuan bisitariak, eskuin bandatik eginiko eta Ricardok, bakar-bakarrik, bigarren zutoinean errematatutako jokaldi bikain baten bidez, 0-1ekoa egin eta aurreratzea lortu zuten. Piparreroentzat, gol-aukera handirik ikusi gabe beren burua markagailuan azpitik ikustea, kolpea izan zen. Baina arabarrei pozak ez zien luzaroan iraun, Garmenek 1-1eko berdinketa egin baitzuen bigarren zutoinean egindako beste erremate batekin. Gol honen [...]

11 2016.03.11

Mahala Lauburuk Irurtzunen jokatuko du / Mahala Lauburu viaja a Irurtzun

2016-03-11T21:51:44+01:0011/03/2016|

2015-2016 denboraldiko Ligaren irabazlea badela jakin ondoren, Txubelen taldea Irurtzunera doa, Xotaren etxera, azpi-txapelketarako lehiatzera. Lehendabiziko itzulian partida berdinketan amaitu zen Belabietan bertan; nafarrak markagailuan erabat aurretik joan ziren eta hiru puntuak galtzeko arriskua ikusita, Txubelen mutilak berebiziko saiakera egin behar izan zuten norgehiagoka hartan. Partida lehiakorra izatea espero da eta partidaren hasiera hobekien kudeatzen duenak irabaziko du. Txubelek lantalde osoa du eskura. Topaketa 16:00etan izango da Irurtzungo Atakondoa kiroldegian eta autobusa 14:00etan aterako da Belabieta kiroldegitik. Ekimen honetan taldeari laguntzera gonbidatzen dugu afizioa. Kadeteak, berriz, larunbatean 12:00etan jokatuko dute Belabietan Aloña Mendi K.E. taldearen aurka. Lauburu Berastegi, nesken taldeak, [...]

11 2016.03.11

Lauburuk Belabietan irabazi beharko du / Lauburu necesita ganar en Belabieta

2016-03-11T04:33:06+01:0011/03/2016|

Larunbatean Lauburu K.E. Ibarrak, Mahastiak Labastida, Arabar Errioxako taldea jasoko du Belabietan, norgehiagoka arratsaldeko 18:00etan izango delarik. Ibartarrek hogeita hirugarren jardunaldi hau gogoz hartuko dute, azken hilabeteko zori txarra atzean uzteko helburuarekin. Mikelen mutilak irabazi gabeko lau partida egin dituzte, hiru porrot eta berdinketa batekin, hain zuzen. 33 punturekin taularen zazpigarren postuan dago Lauburu. Sailkapenean Zierbenak agintzen du eta gauzak asko aldatu ezean, Ligako txapelduna izango dela aurreikusten da. Bigarren sailkatua, San Juan taldea, 10 puntu atzerago doa, bigarren postuan. Bigarren eta hirugarren postuek Errege Kopa jokatzeko eskubidea ematen dutenez, San Juan, Pinseque, Colo eta Ebrosala taldeen artean lehia handia [...]

8 2016.03.08

Jubenilen Ohorezko Mailak badu txapelduna / Ya hay campeón en División de Honor Juvenil

2016-03-08T09:48:34+01:0008/03/2016|

Pasa den larunbatean Cerverano C.D.F.S. taldea Jubenilen Ohorezko Mailan txapeldun bilakatu zen Zierbenari, etxean, 2-3 irabazi ondoren. Errioxarrek Rivera de Navarra eta Bilbok Tuteran jokatutako partidaren 3-1eko emaitza aprobetxatu zuten, sailkapenean atzetik dituzten taldeak aukerarik gabe uzteko. Mahala Lauburu, Bilbo eta Rivera de Navarra, bigarren, hirugarren eta laugarren postuan daude hurrenez hurren, eta hiruren artean jokatu beharko dute azpi-txapelketa, 2015-2016 kanpaina bukatzeko falta diren hiru jardunaldietan. Filialak ostiralean, Ataunen jokatutako partidan, Trosketa taldeari 4-5 justu batekin irabazi zion nahiz eta partida, une oro, Juanmak zuzentzen duen taldeak menperatu zuen. 0-3 irabazten hasi ziren eta nahiz eta etxekoek 2-3koarekin azkar murriztu [...]

Go to Top