12 2021.02.12

BI NORGEHIAGOKA ETA ERAKUSTEN JARRAITZEKO HELBURUA

2021-02-12T11:30:22+01:0012/02/2021|

Asteburu honetan, Lauburu Ibarra Mahalak Jarrilleros Peñota Dental taldearen aurka jokatuko du larunbatean zein igandean. Lehen partida, orain arte atzeratutako ligako bosgarren jardunaldiari dagokiona, Belabietan jokatuko da 16:00etan. Bigarren jardunaldiari begira, berriz, ligako 12. jardunaldiari dagokio eta bi taldeak Portugaleten lehiatuko dira 16:30ean.  8 jardunaldi jokatu ondoren 19 puntu pilatuta, aurkaria sailkapeneko bigarren postuan kokatu da. Horrela, 5 puntuk urruntzen dituzte Aitor Arevalok zuzentzen duen taldetik. Zentzu horretan, gure entrenatzaileak esan du "denboraldi bikaina" egiten ari den talde bati aurre egin beharko diotela. Gainera, bere ustez, emaitzak eta aurkariak etxean jokatu ohi duen pista mota kontuan hartuta, "erosoago sentitzen dira [...]

12 2021.02.12

3 PUNTOS QUE NADIE DEJARÁ ESCAPAR

2021-02-12T09:08:02+01:0012/02/2021|

Este sábado nuestro equipo volverá a jugar en Belabieta a las 18:30 horas y recibirá la visita de Juventud del Círculo. Se trata de un partido especialmente importante, sobre todo, teniendo en cuenta que también el rival está peleando en la parte alta de la clasificación. Tan sólo 3 puntos son los que alejan a los burgaleses de los ibartarras. Además, recordemos que se trata de un equipo que ya nos ganó en su casa con un marcador de 7-5. Pese a comenzar el partido con un marcador de 0 a 2 a favor de los morados, los locales no [...]

12 2021.02.12

INORK IHES EGITEN UTZIKO EZ DITUEN 3 PUNTU

2021-02-12T09:06:03+01:0012/02/2021|

Larunbat honetan gure taldeak Belabietan jokatuko du 18:30ean eta Juventud del Círculo taldearen bisita jasoko du. Partida bereziki garrantzitsua da, batez ere, aurkaria ere sailkapenaren goialdean borrokan ari dela kontuan hartuta. 3 puntu besterik ez dira burgostarrak ibartarrengandik urruntzen dituztenak. Gainera, kontuan hartu beharrekoa da aurkariak bere etxean 7 eta 5-eko emaitzarekin irabazi zigula. Partida talde morearen alde 0 eta 2-ko markagailuarekin hasi zen arren, etxekoek denbora gutxi behar izan zuten markagailuan aurretik jartzeko. Zentzu horretan, Jotaren arabera, larunbateko neurketa "oso estua" izango da. Gure entrenatzaileak uste du bi taldeak "maila oso antzekoan" daudela eta, dinamika oso ona izaten ari [...]

8 2021.02.08

AREVALOREN TALDEA, 8 JARDUNALDI GARAITUA IZAN GABE

2021-02-08T11:16:29+01:0008/02/2021|

Lauburu Ibarra Mahalak 7-0 irabazi zion Apoyo Solidario talde kantabriarrari eta, Ligako 8 jardunaldi jokatuta, denboraldiko zortzigarren garaipena lortu du. Talde moreak oso partida serioa egin zuen 40 minututan zehar eta, aurkariak lehen 20 minutuetan irudi ona eskaini zuen arren, ezin izan zuen ibartarrek bigarren zatian ezarritako erritmo biziari aurre egin. Partida ibartarren aldeko jabetzarekin hasi zen. Bien bitartean, bisitariak pista erdian gelditu ziren zain, baloiak lapurtzeko asmoz. Etxekoak baloi erritmo gogorra ezarri nahian ari ziren, aurkaria nekatzeko helburuarekin. Lehen aukerak etxekoen aldetik etorri ziren, baina eraso posizionaleko eta geldikako jokaldiak ez ziren ondo atera. Azken pasean erabaki txarrak hartuz, [...]

8 2021.02.08

TALDEAREN GOGORTASUNA ISLATZEN DUEN MARKAGAILUA

2021-02-08T09:18:24+01:0008/02/2021|

Gure taldeak larunbatean jokatu zuen atzeratuta gelditzen zitzaion partida bakarra, Ligako hirugarren jardunaldiari zegokiona. Aurkari bezala, Auzoak de Zierbena taldea, errebantxarako gogoz etortzea espero zena, ibartarrek beren etxean 2-7 irabazi ostean. Markagailua estreinatu eta atsedenaldira aurretik Partida Zumeta, Iñigo, Antxon, Juaristi eta Peñarekin hasi zen. Azken honi dagokionez, gogotsu itzuli zen bere atea defendatzera denbora luze batez jokatu gabe egon ondoren. Hasiera oso ona izan zen gure taldearentzat; izan ere, markagailua 1:30ra baino ez zuten estreinatu, Antxonek Iñigoren baloia hegaleko sake batetik jaso ondoren egindako golari esker. Horrekin, intentsitateak gora egin zuen eta bisitariak presio handia egiten hasi ziren. Bi [...]

5 2021.02.05

AURREKO ASTEKOAREKIN ALDERATUTA, PARTIDA EZBERDINA

2021-02-05T15:04:58+01:0005/02/2021|

Larunbat honetan gure taldea Belabietara itzuliko da 18:30ean eta Auzoak de Zierbena C.D.F-ren bisita jasoko du orain arte atzeratutako 3. jardunaldia jokatzeko. Bi taldeek aurkariaren etxean jokatu zuten joan den astean ere, eta ibartarrek garaipen garrantzitsua lortu zuten 2 eta 7-ko emaitza batekin. Taulako bosgarren eta bigarren postuetan Alde batetik, bizkaitarrak bosgarren daude sailkapenean. Hala ere, 7 partida baino ez dituzte jokatu; zenbait positiboren ondorioz geldialdi luzea egin behar izan baitute. Guztira 9 puntu dituzte, 3 garaipen eta 4 porrotekin. Bestalde, gure taldea bigarren postuan dago 19 punturekin 6 partida irabazi, 1 berdindu eta 2 galdu ostean. Juventud del Círculo [...]

4 2021.02.04

AURKARI BERA ETA ONDO EZARRITAKO HELBURU BAT

2021-02-04T19:12:53+01:0004/02/2021|

Igandean Lauburu Ibarra Mahalak Apoyo Solidario C.D taldearen bisita jasoko du Belabietan goizeko 11:30etan. Aurreko astean ere aurkari izan ziren Samanon (Castro) jokatutako neurketan eta ibartarrek 3 eta 6-ko markagailu batekin lortu zuten garaipena. Emaitza horrekin aurkariak laugarren kokatu dira sailkapenean, 12 punturekin, 4 partida irabazi eta beste 4 galdu ostean. Bestalde, Aitor Arevalok zuzentzen duen taldeak lidergoari eusten jarraitzen dio eta 7 jardunaldi jokatuta ez du oraindik porrota ezagutu. Horrela, gaur egun 21 puntu pilatu dituzte oso-osorik. Aipatutako emaitza gorabehera, gure taldeak badaki igandeko partida pasa den asteburukoa baino zailagoa izango dela. "Porrotaren ordaina hartu nahi dute, eta badakigu [...]

1 2021.02.01

LAUBURU IBARRA MAHALAK BERE ZAZPIGARREN GARAIPENA LORTU DU KANTABRIAN

2021-02-01T10:33:36+01:0001/02/2021|

Lauburu Ibarra Mahalak denboraldiko zazpigarren garaipena lortu zuen atzo Apoyo Solidario taldearen aurkako partidan. Moreek gogor jokatu behar izan zuten neurketa aurrera ateratzeko; izan ere, aurkariak aski erakutsi zuen zergatik dagoen bigarren fasera heltzen diren lehen lau sailkatuen artean. Talde morea goizeko 07:30ean abiatu zen Belabietatik Samanorantz Kantabriako taldearen aurka jokatzeko. Aurkariak Ligako txapelduna izatetik datorren Zierbenako jokalari talentudunak gehitu ditu bere plantillara eta, nahiz eta orain arte nahi baino puntu gutxiago lortu dituzten, Aitor Arevaloren mutilek bazekiten norgehiagoka ez zela erraza izango. Etxeko taldeak pista erdiko defentsa batekin eman zion hasiera neurketari. Bien bitartean, ibartarrak pilota azkar zirkulatzen saiatu [...]

Go to Top