DERBI OSO PAREKATUA ETA ETXEKO PARTIDA GUZTIAK POLTSIKOAN
Gure taldeak Laskoraingo bizilagunen aurka jokatu zuen atzo Belabietan, lehen fase honetako azken-aurreko jardunaldian. Atzoko neurketan, 3 puntu baino gehiago zeuden jokaon. Bi taldeek garaipena lortu nahi zuten, bigarren faserako funtsezkoa baita gehitzen jarraitzea. Gainera, tolosarren kasuan, irabaztea ezinbestekoa zen; jaitsierak modu larrian mehatxatzen baititu. Laskorainek estreinatu zuen markagailua Partida Iñigo, Zumeta, Antxon, Dani eta Endikarekin hasi zen. Neurketako lehen ekintza Iñigok egin zuen, baloia jokoan jarri eta segundo gutxira [...]