4 2021.03.04

LIDERGOTZA JOKOAN LEHEN FASEKO AZKEN PARTIDAN

2021-03-04T21:24:58+01:0004/03/2021|

Larunbat honetan, gure taldeak Bilbora bidaiatuko du 18:15ean Otxartabe C.D taldearen aurka jokatzeko. Gaur egun, Otxartabe eta Lauburu sailkapeneko lehen eta bigarren postuetan daude, hurrenez hurren. Norgehiagoka hau lehen faseko azken jardunaldiari dagokiola kontuan hartuta, bi taldeek garaipena lortu nahi dute 14 jardunaldi luze eta gogorrez osatuta egon den zikloari amaiera emateko. Lehen postua lortzeko borrokan Aurkariak denboraldi bikaina egin du, eta horrela erakusten dute bere emaitzek. Jokatutako 13 partidetatik 11 irabazi ditu, 1 berdindu eta 1 galdu (hain zuzen ere, Jotaren taldearen aurka Belabietan jokatutako partida). Horrenbestez, 34 puntu pilatu ditu. Talde moreak, berriz, 31. Beraz, irabaziz gero, puntu [...]

3 2021.03.03

LAUBURUK 3K PROGRAMAN HARTUKO DU PARTE

2021-03-03T10:24:14+01:0003/03/2021|

Hiru Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako 3K programan parte hartzea erabaki du Lauburuk. EUSKALITEK koordinatuta, Kudeaketa Aurreratuaen Diploma eskuratzeko balioko du 3 urteko iraupena duen programa honek. Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan oinarrituz, hainbat tailer eta ariketez osatua egongo da eta kirol-erakundeen kudeaketa hobetzea izango da helburua. Lauburutik gogo handiz eusten diogu erronka berri honi. Klub bezala hazten eta ikasten jarraitzeko ez ezik, herritarrei ahalik eta zerbitzu hobea eskaintzeko balioko du gure parte-hartzeak. Hortaz, esperientzia polita eta aberasgarria izatea espero dugu. GOAZEN LAUBURU!

2 2021.03.02

14 JARDUNALDI, 14 GARAIPEN ETA BIGARREN FASEA PRESTATAZEN

2021-03-02T14:24:25+01:0002/03/2021|

Lauburu Ibarra Mahala taldeak Otxartabe Kirol Klubari irabazi zion asteburuan, lehen faseko azken konpromiso bikoitzean. Hortaz, lehen 14 jardunaldien ostean 14 garaipen eskuratuz pasa da bigarre fasera. Gauzak horrela, Aitor Arevaloren mutilek Asturiasko azpitaldearen aurka jokatuko dute bigarren fasean, guztira 8 partida jokatuz: 4 etxean eta beste 4 etxetik kanpo. Lehen fasean lortutako puntu eta koefizienteen batuketaren eta bigarrenean jokatu beharreko konpromisoen ondoren, azken sailkapena aterako da. Lehen bi sailkatuek Espainiako txapelketaren aurreko faserako txartela izango dute. Talde morearen aurkariak Gijon Playas, La Esperanza Rangers, Inter Yesos Castaño eta Escuela Futsal de Siero izango dira. Piparreroek jokatutako azken konpromiso bikoitzari [...]

Go to Top