31 2021.03.31

ERRONKA BERRIA ETXETIK 400 KILOMETRORA

2021-03-31T22:56:04+02:0031/03/2021|

Beste aste batzuetan baino atseden gutxiagorekin, gure taldeak Guadalajarako bidea hartuko du bihar goizean arratsaldeko 17:00etan Escuelas Ciudad de Guadalajara F.S taldearen aurka jokatzeko. Bigarren fasea garaipen bat gehiagorekin hasi ostean, bere gaitasuna erakusten jarraitu nahi du talde moreak, bigarren jardunaldi honi motibazio handiz aurre eginez. Bestalde, lehen fasea euren azpitaldeko hirugarren postuan amaitu zuten Guadalajarakoek eta Otxartaberen aurka aurreko larunbatean jokatutako partida galtzetik datoz (5-2). Hala ere, biharko norgehiagokari dagokionez, "lehiatzeko gogoa eta ilusioa" dutela eta "eroso sentitu" nahi dutela iragarri dute sareetan. Era berean, beren entrenatzailea den Adri Martiñok azaldu duenez, "maila taktikoan ahalik eta ondoen" prestatu dute [...]

30 2021.03.30

AREVALO: “MUTILEK IZAERA ERAKUTSI ETA SUFRITZEN JAKIN DUTE”

2021-03-30T14:12:05+02:0030/03/2021|

Lauburu Ibarra Mahala taldeak 4-0 irabazi zion igandean La Esperanza Rangers taldeari. Horrela, denboraldiko hamazazpigarren garaipena jarraian eskuratzen dute eta Ligako sailkapenaren buruan jarraitzen dute, Gijon Playas aurkari asturiarraren aurretik. Gainera, Aitor Arevaloren mutilek Espainiako jubenilen Koparako txartela lortzeko pausu bakarra falta dute, maila nazionaleko 8 multzoak osatzen dituzten 16 talde onenen artean jokatuko baita (talde bakoitzean bi talde sailkatzen dira). Igandeko partidari dagokionez, Ligako lehen eta hirugarren sailkatuak neurtu ziren Belabietan. Elkar ondo ezagutzen zuten bi talde izanik, partida lehiatua espero zen. Eta hala izan zen: bi taldeek ikuskizun bikaina eskaini zuten 40 minutuko jokoan. Partida Asturiaseko taldearen nagusitasunarekin [...]

29 2021.03.29

FASEKO ESTREINALDI BIKAINA

2021-03-29T16:47:00+02:0029/03/2021|

Gure taldeak larunbatean ekin zion bigarren faseari eta Zaragozako Pinseque FS taldearen aurka jokatu zuen Belabietan. Horrela, etapa berri honek dakarren ilusio eta gogoarekin, garaipenak pilatzen jarraitzeko eta emaitza bolada onari eusteko asmoz iritsi ziren. Endika, Raid, Juaristi, Antxon eta Zumeta izan ziren hasierako bostekoa eta, lehen minutuetan, bi taldeen lehen hurbilketa arriskutsuak ikusi ahal izan genituen. Hala ere, azken metroetan asmatu ez izanak markagailua estreinatzea saihestu zuen. Izan ere, Boliri oso gutxi falta izan zitzaion arratsaldeko lehenengoa igotzeko, atsedenaldira joateko 11:40 falta zela. Handik gutxira, berriz ere gola sartzeko zorian egon zen, baina talde aurkariak baloia urruntzea lortu zuen. [...]

26 2021.03.26

DEFENTSA-KALIBREA NEURTZEKO TALKA BAT

2021-03-26T11:26:05+01:0026/03/2021|

Lauburu Ibarra Mahala La Esperanza Rangers taldearen aurka arituko da igande honetan Belabietan 13:30ean. Bigarren faseko hirugarren jardunaldiari dagokio partidak eta Arevalok zuzentzen duen taldeak emaitza onak izaten jarraitzeko asmoa du. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko 5. postuan dago 28 punturekin. Talde moreak, berriz, 48 pilatu ditu jada. Hala eta guztiz ere, maila taktikoari begira, asturiarrak "kategoriako onenak" direla adierazi du Arevalok. Gure entrenatzaileak azaldu duenez, 3-1 zein 4-0 sistema txandakatzen duen talde gogorra dira. Era berean, Diego jokalariarengan jarri du indarra, hegaleko atzelari menderatzaile eta autoritarioa, bere dohain tekniko onengatik eta indar fisikoagatik nabarmentzen dena eta erasoan etengabe mehatxatzen duena. Azkenik, [...]

25 2021.03.25

LARUNBATETIK AURRERA, 8 PARTIDA, 8 FINAL

2021-03-25T15:40:58+01:0025/03/2021|

Larunbat honetan gure taldeak bigarren faseari ekingo dio eta Zaragozako Pinseque taldearen bisita jasoko du Belabietan 18:30ean. Lehen fasea 1. postuan amaitu ostean, Jotaren mutilek bi aste izan dituzte aurretik datozen 8 erronka nagusien inguruan mentalizatzeko. Era berean, prozesu horretan atseden pixka bat hartu ahal izan dute, abuztutik ia gelditu gabe lehiatzen ari baitziren. Halaber, joan den larunbatean Burgosera bidaiatu zuten Juventud del Círculo taldearen aurka lagunarteko bat jokatzeko. Gure entrenatzailearen arabera, "prestakuntza mailan" lagundu zuen norgehiagokak eta "gauza asko lantzeko" balio izan zuen.  Aurretik, etapa gogor bezain polita Horrekin batera, larunbatean etapa gogor eta polit baten hasiera izango da. [...]

22 2021.03.22

AREVALOREN MUTILEK BERRIRO LORTU DUTE

2021-03-22T12:19:59+01:0022/03/2021|

Lauburu Ibarra Mahala taldeak Inter Yesos Castaño talde asturiarra garaitu zuen bigarren faseko bigarren jardunaldian. Horrela, Ligako sailkapenaren buruan jarraitzen du 48 punturekin, lehen 16 jardunaldiak jokatu ondoren. Aitor Arevaloren mutilek hamaseigarren garaipena jarraian lortu dute eta 5 puntuko aldea dute bigarren sailkatua den Gijon Playasekiko. Larunbatean, goizean goiz jaiki zen gure taldea eta 8:00etan irten zen Belabietatik Corverara. Aurrean, gorpuzkera eta presentzia fisiko handiko taldea, dohain tekniko onekin batera, oso lehiakorra dena. Hala erakusten dute, halaber, orain arte lortutako emaitza beren onek. Gainera, aurreko urtean 5-1-eko emaitza batekin galdu zuten haien kontra ibartarrek, eta oraindik ere gogoan dute norgehiagoka [...]

15 2021.03.15

HASIERA ONA AREVALOREN TALDEARENTZAT BIGARREN FASEAN

2021-03-15T13:46:23+01:0015/03/2021|

Lauburu Mahala Ibarrak 9-1 irabazi zion bigarren faseko lehen jardunaldian Asturiasko EFS Siero taldeari Belabietan. Horrela, Ligako sailkapenaren buruan jarraitzen du, lehen eta bigarren faseetan lortutako puntu guztiak batuta. Asturiarrek pista erdiko defentsa batekin hasi zuten jokoa, baloiak lapurtzeko asmoz. Bisitariek ezustean harrapatu zuten etxeko taldea, lehen zatiko 38. segundoan markagailua estreinatuz (0-1). 15 jardunaldiren ostean talde batek piparreroei aurrea hartzen zien lehen aldia izan zen. Datu bitxia eta aldi berean aipagarria, esperimentatzeko egoera berria. Gol horrek ekarri zuen antsietatearen ondorioz, baloiaren erritmoa aurkitzea kostatu zitzaien ibartarrei. Aurrerago, Aitor Arevaloren mutilek erasorako plana zehaztuta eduki arren, ez zuten lortzen maila [...]

11 2021.03.11

EL DIVISIÓN DE HONOR JUVENIL COMIENZA LA SEGUNDA FASE

2021-03-11T15:26:14+01:0011/03/2021|

Este sábado los de Aitor Arévalo darán inicio a la segunda fase y se enfrentarán en Belabieta al E.F.S Siero “A” a las 17:00 horas. Tras finalizar una primera fase de ensueño, Lauburu Ibarra Mahala afronta la segunda con muchísima ilusión y con ganas de llegar muy lejos. En cuanto al rival, según Arévalo, es un equipo muy competitivo y asentado en esta división. Además, nuestro míster explica que están bajo la dirección de un entrenador con mucha experiencia en este deporte. Aitor también analiza el juego de los asturianos: ”estamos delante de un equipo que emplea una defensa de [...]

11 2021.03.11

OHOREZKO JUBENIL MAILAK HASIERA EMANGO DIO BIGARREN FASEARI

2021-03-11T15:26:44+01:0011/03/2021|

Larunbat honetan Aitor Arevaloren mutilek hasiera emango diote bigarren faseari eta Belabietan jokatuko dute E.F.S Siero “A” taldearen aurka, arratsaldeko 17:00etan. Ametsezko lehen fase bat amaitu ondoren, ilusio handiz eta urrutira iristeko gogoz ekingo dio bigarren faseari Lauburu Ibarra Mahalak. Aurkariari dagokionez, Arevaloren arabera, oso talde lehiakorra da eta maila honetan finkatuta dago. Gainera, kirol honetan eskarmentu handia duen entrenatzaile baten zuzendaritzapean daudela azaldu du gure entrenatzaileak. Aitorrek ere asturiarren jokoa aztertu du: "pista erdian aldaketak egiten dituen talde baten aurrean gaude, erasoan 3-1 sistema erabiliz jokatzen duena. Baloia berreskuratzen duenean korrika egitea gustatzen zaio, eta bizia da pilotak atzera [...]

7 2021.03.07

AZPITALDEKO TXAPELDUNAK 34 PUNTUREKIN

2021-03-07T21:07:30+01:0007/03/2021|

Gure taldeak Otxartabe C.D taldearen aurka jokatu zuen atzo Bilbon, lehen faseko azken jardunaldiko partidan. Moreek bazekiten ez zela batere erraza izango hain maila handiko pista batean 3 puntuak lortzea, baina zortzigarren garaipena jarraian lortzeko gogor arituko zirela ziurtatuta bidaiatu zuten. Dani, Juaristi, Raid, Antxon eta Peña izan ziren hasierako bostekoa. Lehen jokaldietan berdintasun handiarekin, Otxartabek markagailua estreinatu zuen 6. minutuan, baloia lapurtu eta gelditzeko oso zaila zen 1x1-eko jokaldi bat burutu ostean (1-0). Bi taldeak pista erdian defendatzen hasi ziren arren, intentsitatea eta markagailuaren estreinaldia zirela eta, bai etxekoak bai bisitariak presio altua egiten hasi ziren. Era berean, gure [...]

Go to Top