8 2021.04.08

2B MAILAKO KLASIKO BAT

2021-04-08T13:09:19+02:0008/04/2021|

Larunbat honetan gure taldea Belabietara itzuliko da, AD San Juan taldea izango duelarik aurkari arratsaldeko 18:30ean hasiko den norgehiagokan. Pasa den ostegunean Guadalajaran galdu ostean, Jotak zuzentzen duen taldeak "sentsazioak berreskuratu" nahi ditu, partida guztiak ezberdinak direla eta erregistro ezberdinak menderatzen jakin behar dela kontuan hartuta. Aurrez aurre, aurkari gogorra, eskarmentu handiko jokalari beteranoekin. Iruñekoak laugarren daude gaur egun, gure taldearen atzetik. Izan ere, beste azpitaldeko bigarren sailkatuak izan ziren, eta, beraz, puntu eta koefizienteen mailan oso egoera parekatuan egotea suposatzen du horrek. Zentzu horretan, gure entrenatzaileak azaldu duenez, horrelako partidak "beti dira oso lehiatuak", betez ere, San Juaneko jokalariek [...]

3 2021.04.03

LAUBURU IBARRA MAHALAK ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO TXARTELA ZIURTATU DU

2021-04-03T21:26:08+02:0003/04/2021|

Lauburu Ibarra Mahala taldeak 2-3 irabazi dio Asturiasko Gijón Playas taldeari bigarren faseko 4. partidan eta denboraldiko 18. garaipena lortu du jarraian. Horri esker, piparreroek Espainiako Txapelketarako txartela ziurtatu dute, oraindik 4 jardunaldi jokatzeke dituztela Xixongo El Llano pabiloian jokatuko dute gaur goizean taulako lehen bi sailkatuak. Partida lehiatua izango zela aurreikusten zen eta Asturiaseko zaleek kantxa gainean bi taldeek eskainitako ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute. Partida sake ibartarrarekin hasi da. Etxeko taldeak pista erdian aldaketak egiteko defentsa proposatu du, Arevalok zuzendutako taldeak etxeko planteamendua desegiten saiatzen zen bitartean, berezkoa duen joko posizionalaren bidez. Lehen minutuetan, bi taldeak partidaren kontrola [...]

1 2021.04.01

BOLADA BIKAIN BATEKIN HAUSTEN DUEN PORROTA

2021-04-01T22:36:00+02:0001/04/2021|

Bidaia luze batek espero zigula jakinik, gaur goizeko 9:00etan irteten ginen Belabietatik. Eguraldi ona lagun genuen animoetan eta, zenbait orduko bidaiaren ondoren, Guadalajarako Palacio Multiusos-etik hurbil gelditzen ginen bazkaltzeko eta indarrak hartzeko. Ondoren, behin hara iritsita, talde morea aldageletara sartzen zen misterraren azken argibideak jasotzeko denbora nahikoarekin. Iñigo, Zumeta, Dani, Antxon eta Jorge izan dira hasierako bostekoa. Gure lehen hurbilketak gora zihoazen jaurtiketetan edo etxeko atezainak urruntzen zituenetan oinarritu dira. Aukera ederra izan dugu, baita ere, Antxonek baloia areatik oso gertu lapurtzen zuenean. Hala eta guztiz ere, gure taldea ez zegoela eroso nabaritu da eta, aurkariak xehetasun hori aprobetxatzen zuen [...]

Go to Top