JOKOAREN IRAKURKETA EZINBESTEKOA IZANGO DA IGANDEAN
Lauburu Ibarra Mahalak La Esperanza Rangers taldearen aurka jokatuko du igande honetan, 11: 45ean. Partidak bigarren faseko zazpigarren jardunaldiari dagokio eta Arevaloren taldea beste erronka bat gainditzeko prest dago. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko bosgarren postuan dago eta, gure entrenatzailearen arabera, "maila taktikoan erasoko talde landuena" da. Izan ere, joaneko partida kontuan hartzen badugu, ibartarrek garaipena lortu arren, partida oso parekatua izan zen. Bertan, Marcos gure atezainaren lanak erabaki zuen norgehiagoka. [...]