27 2023.04.27

GUREA BEZAIN ZUENA

2023-04-27T22:51:12+02:0027/04/2023|

Bihar, 18:30ean jokatuko dugu 22-23 denboraldi honetan etxean disfrutatuko dugun azken jardunaldia. Denbora hegan pasa da, eta gure gaitasunetan konfiantza izateari inoiz utzi ez diogun arren, kategoriako maila altuak, astetik astera, asko zailtzen zuen egun Play Off-eko azken postu horrekin amets egin ahal izatea. Urtea gorabeheraz beteta egon da, eta topaketa bakar bat ere ez da lan erraza izan. Zentzu horretan, talde indartsu bat hartuko dugu Belabietako azken partida honetan ere, gaur egun 36 puntu pilatuta dituen taldea, hain zuzen: FS Villa de Quel. Errioxarrak ez daude arriskuan, eta ezin dute Play Off-ean posturik eskuratu, baina horrek ez du [...]

20 2023.04.20

ARRATSALDE ZIRRARAGARRI BATEN BILA TAFALLARA

2023-04-20T22:29:54+02:0020/04/2023|

Bihar Tafallara bidaiatuko dugu Tafa Vulcanizados Ruiz FS taldearen aurka 18:00etan jokatzeko, eta hainbat arrazoi ditugu arratsalde zirraragarri batek espero digula baieztatzeko. Azter dezagun horietako bakoitza: Alde batetik, nafarrek 1-2 irabazi zieten pasa den asteburuan San Juango bizilagunei, eta horrek talde bat zein bestea 45 punturekin kokatzea eragin zuen. Era berean, Tafallakoen garaipenak (baita geureak ere) aukera eman digu Iker Torok zuzendutakoengandik zertxobait bat gehiago urruntzeko; izan ere, oso gertutik estutu gaituzte orain arte, baita jardunaldi batean baino gehiagotan gainditu ere.  Bestalde, Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, emaitza horrek are zirraragarriagoa bihurtu du Play Offeko laugarren posturako lehia. Lauburu, [...]

17 2023.04.17

ZERBAIT IKARAGARRITIK HIRU PAUSORA

2023-04-17T19:42:30+02:0017/04/2023|

Larunbatean denboraldiko arratsalderik zirraragarrienetako bat bizi genuen Belabietan, eta bai jokalariak, baita zaleak ere, sekulako gozamenarekin irten ginen partidatik. Jokoan dagoena kontuan hartuta ulergarria den urduritasunarekin, zelaira atera ginen Dani, Uri, Oscar, Txiki eta Bolirekin. Lehen minutuetan, behin baino gehiagotan hurbildu ginen aurkako atera, baina zatiaren erdia iritsi arte itxaron behar izan genuen lehen gola ikusteko: Urik eta Chukyk bizkarra irabazten zioten atezainari, eta area barrutik sartzen zuen azken honek (1-0). Ondoren, 4 minutu gehiago behar izan zituen bikote honek antzeko gola sartzeko (2-0), oraingoan nagusitasunean jokatuta aurkarietako batek txartel gorri zuzena jaso zuelako. 2-0ekoarekin, markagailuan hurbildu zen Brunete [...]

14 2023.04.14

ENERGIA POSITIBOA LAU JARDUNALDIREN FALTAN

2023-04-14T17:59:35+02:0014/04/2023|

Bihar etxera itzuliko gara Aste Santuko etenaldiaren ostean, eta pilak kargatuta, denboraldi honetan mailara igo berri den ED Brunete talde madrildarraren bisita jasoko dugu. Etxeko gisa jokatzen dugun astebururoko legez, 18:30ean emango diogu hasiera neurketari, eta azken txanpan murgildurik, espero dugu gure zaleek harmailak ilusioarekin eta itxaropenarekin betetzea. Bisitariei dagokienez, hamargarren postuan daude sailkapenean, 30 puntu pilatuta, hemendik amaierara arte gure aurkarietako bat izango den Villa de Quel-en berberak, hain zuzen. Zentzu horretan, egun arrisku postuetan egon ez arren, Brunetekoentzat ere da garrantzitsua puntuei estu heltzea, orokorrean, berdintasunak jarraitzen baitu sailkapena zuzentzen, eta oraindik erabakitzeko asko dagoelako. Gainera, ezin [...]

3 2023.04.03

I K A R A G A R R I A

2023-04-03T13:37:32+02:0003/04/2023|

22-23 denboraldiko azken txanpan murgilduta, Zaragozara bidaiatu genuen larunbat arratsaldean CD Pinsequeren aurka jokatzeko.  Lehen zatia Marcos, Oscar, Txiki, Uri eta Chuky bostekoarekin hasi genuen eta, sentsazioa oso ona izan arren, area ertzean baloia eskuarekin ikutzeak ekarri zuen etxekoen aldeko arratsaldeko lehen gola (1-0, min 1). Horren ostean, lan ona egiten jarraitu genuen lehen zatia osatzeko, eta, elkarrekin arraun egiteari esker, aurretik jartzea eta atsedenaldira 1-3ko markagailuarekin joatea lortu genuen. Golak 9. minutuan, 11.ean eta 13.ean iritsi ziren: lehenengoa Ikerren eskutik, 5eko jokoa erabiltzen ari ginela, bigarrena, Uriren eskutik, kornerretik, eta hirugarrena, Txikiren eskutik, kontraeraso azkar batean. Aldageletara aurretik [...]

Go to Top