EZIN IZAN GENUEN LORTU
Larunbatean Jaengo Mengibar taldearen bisita jaso genuen Belabietan, igoera playoff-etako bigarren faseko gure aurkaria dena. Topaketaren berezitasuna zela eta, arratsaldea marea morearen harrerarekin hasi genuen. Ezin hobeto. Horrela, sentimendu ugariekin beteta, Dani, Chuky, Uri, Oscar eta Bolik osatutako boskotearekin hasiko genuen topaketa. Aurkaria gure area barruan bukatzen ziren ekintzekin asko hurbiltzen hasi zen arren, ondo eutsi genion 13. minutuan defentsan egindako akats larri batek aurkako lehen golarekin kondenatu gintuen arte (0-1). Hori baino lehen, aukera argia izan genuen Iker eta Uriren arteko pareta azkar batekin, eta Chuky errematatzera iritsi izan balitz, gauza asko aldatuko lirateke ziur aski. Ondoren, Jotak [...]