Bagenekien larunbateko partida berezia izango zela. Eta hala izan zen, berezia oso. Belabietako harmailak zaleekin ikusteak, aspaldian sentitu gabeko urduritasuna ekarri zuen berriro. Gainera, Mahastiak La Bastidaren bisita jaso genuen. Bastidako taldeak urteak zeramatzan berriz ere mailara igotzeko ametsetan, eta itzultzeak dakarren ilusioa transmititu zuen.

Aurkezpenak egin ondoren, lehen zatia Marcos, Juaristi, Ekain, Eñaut eta Ikerrekin hasi genuen. Partida oso gogor hasi zen gure taldearen aldetik, nagusitasunez kontra egiteko eta azken metroetan mehatxu egiteko aprobetxatu baitzuten baloi lapurreta bakoitza.

Lehen 7 minutuak igarota, baloiaren jabetza mantendu arren, markagailua estreinatu gabe jarraitzen genuen. Horrela, Ivan Mulasek hutsartea eskatu zuen. Jotak ere gureei argibideak emateko erabili zuen hura. Hala ere, atezain bisitariak bi aldiz jarraian baloia urrunduta, lehen zati honen erdialdera 0-0-ko berdinketarekin iritsi ginen, jokoaren erritmoan ia aldaketarik nabarmendu gabe.

Handik gutxira, 13. minutuan, Chukyk markagailua estreinatu zuen, talde morea gehiagorako gogoz utziz (1-0). Bigarrena Adilen eskutik iritsi zen atsedenaldirako 51 segundora. Juaristik area barruan iragazi zuen baloia eta kataluniarrak segundo bakar batean ere zalantzarik egin gabe jaurti zuen. Horrela iritsi ginen lehen zatiaren amaierara. Bertan,  ezinezkoa da aurten Euskal Ligan arituko diren gure jokalari jubenilen lana ez nabarmentzea. Ekain, Eñaut, Iker, Beñat eta Marcos behin baino gehiagotan izan ziren elkarrekin pistan, beste behin haien laguntzaren, konpromisoaren eta inplikazioaren garrantzia erakutsiz.

Aldageletatik itzuli ondoren, Jorgerekin batera, gure promesa gazteez fidatu zen berriro gure entrenatzailea bigarren zati honetako lehen minutuetarako. Hasieran, Ekainek aukera paregabea izan zuen baselaz, eta, handik gutxira, lehen lau minutuak pasata, Eñautek hirugarrena igotzea lortzen zuen (3-0) area barruan ondo ikusitako hutsunea aprobetxatuz.

Hirugarrenarekin, pixkanaka-pixkanaka, Bastidak erreakzionatu eta aukera arriskutsuak bata bestearen atzetik sortzen hasi zen. Gola ukitu zuten arren, ez zuten hura gauzatzea lortzen, Jorgek gelditutako edo zutoina jotzen amaitutako hainbat jaurtiketekin.

Gauzak horrela, arabarrek aldea murriztuko zutela zirudienean, Chukyk “hat-trick”-a egin zuen ezker hegaletik (4-0) amaierarako 9:20ra  eta, soilik 2:40ra, partida erabakita utzi zuen estrategia gola iritsi zen: Ekainek falta batetik jaurti eta Beñatek ez zuen barkatu aldaratzean (5-0).

Aurre denboraldiko azken partida garrantzitsua larunbatekoa, funtsezkoa Liga hasteko astebeteren faltan. Partidaren amaieran, pertsonalki taldearen “bertsio hurbilago bat” ikusi zuela azaldu zigun Jotak. Gainera, jokalariek defentsan hobeto lan egin zutela adierazi zuen, erasoan ere “arintasun handiagoa” erakutsiz. Azkenik, aurkezpen partida Mahastiak Bastidaren aurka izateak ematen zion ilusioa aipatu zuen, eta “maila honetan goza dezaten desiratzen” dagoela. Bestalde, Ivan Mulasek eskerrak eman nahi izan zizkion Jotari gonbidapenagatik eta partidak “mailaren benetako erritmoa zein den ikusteko” balio izan ziela esan zigun. Ivanek akatsa eta doikuntza landu nahi zituen, eta talde igo berria zenez, argi zeukan “borrokatu eta aurpegia eman” behar zutela.

Eskerrik asko larunbatean gureak animatzera hurbildu ziren zale guztiei. Hobenak zarete!! GOAZEN LAUBURU!!!!