Ibarrak ezin izan zuen bolada onarekin jarraitu, bi hilabete galdu gabe egon ondoren, atzokoan, aurkariaren atean ez asmatzeak eta Gaztelakoen lan onak eragin zuten porrota. Alfredo Hualderenak bigarren denbora ona egin zuten, baina ezin izan zuten lehenengo zatian aldapa gora jarri zitzaien partidua irauli.
Bisitariek biziago sartu ziren partidan, baloia ongi mugitzen zuten eta amaitze-lekura erraz iristen ziren. Lauburuk osatzea lortu zuen eta bosgarren minuturako jokoaren dinamika aldatzen hasi zen. Honela iritsi ziren partiduko lehenengo aukerak eta Oihan eta Agus izan ziren atezain aurkariari lana ematen lehenbizikoak.
Lehenengo tantoa Lauburuk egingo zuela uste zenean, Guadalajara izan zen markagailuan aurreratu zena. Bere areatik hasitako trantsizio azkar batean, baloia, Aitzol jo ostean Ibarrako atean sartu zen. Kolpea bikoitza izan zen, hiru minutura Carlosen eskutik, tartea handitu baitzuten bisitariek. Bigarren zutoinean agertu eta taldeak egindako konbinazio on bat amaitu zuen; 12. minutua zen eta desberdintasunak txikitzeko lan egitea tokatzen zen.
Lehenengo denbora amaitzeko bost minutu falta zirela lortu zuen Ibarrak tartea txikitzea. Andoni Carlosenak defentsaren lehenengo lerroan baloi bat ostu eta Javierren atera zuzendu zuen jaurtiketa indartsu bat, atezaina gaindituz. Lauburuk berdinketa lortzeko aukerak zituela zirudien, baina berriro Guadalajarak eman zuen kolpea. Estrategia jokaldi batean Alvarok kanpoko tiro bat konektatu eta Iraitzen atean sartu zen. Emaitza honekin atsedenaldia iritsi zen. Bisitarien aldeko bi goleko abantaila honek, norgehiagoka irauli nahi bazen moratuek lan asko egin beharko zutela erakusten zuen.
Aldageletatik bueltan Lauburuk behar zuen eskenatoki aldaketa eman zen. Intentsitate puntu bat gehiagorekin, Alfredoren mutilak partiduaren nagusitasuna izan zuten hasieratik. Bigarren denbora honetan aukera guztiak ibartarrek sortuak izan ziren, baina ez ziren gol izatera iritsi Javierrek egindako lan bikainagatik; meritu handiko bost geldiketa behintzat, egin zituen.
Egindako esfortzuaren emaitza 29. minutuan izan zuten ibartarrak, markagailua doitzea lortu baitzuten. Andoni Carlosenak bandako sake bat jokoan jarri, baloiak Luis ukitu eta aurkariaren atean sartu zen. 2-3ko emaitza eta jokatzeko 11 minutu oraindik; emozioa gailendu zen Belabietako harmailetan. Alfredorenak era guztietara saiatu ziren, estrategian, trantsizioan, laukoarekin erasoan…, baina ez zuten amestutako berdinketa lortzen. Honela, bisitarien aukerarik garbiena iritsi zen. Miguel Iraitzen aurrean ipini eta driblatu zuen. Tantoa izango zela ematen zuenean, Javi Saldise agertu zen golaren lerro berean tiroa gelditzeko. Ekintza honi esker, moratuek desabantaila txikiarekin sartu ziren partidaren azken unetan. Desagertu zitekeen desabantaila izan zen, izan ere, Lauburuk atezain jokalariarekin jokatzen ari zela izan zituen aukera guztietatik batzuk bisitaren ate barruan amaitu balute. Garbienak Oihan eta Andoni Carlosenarenak izan ziren, baina ezin izan zen. Egindako lanak emaitza hobea eskaini behar zuen sentsazioarekin amaitu zen partidua.
Altxatzea tokatzen da, Gabonetako atsedenaldirako geratzen diren bi irteerei aurre egin ahal izateko. Bi aste jarraian, ibartarrak Aragoiera joan beharko dute, Colo Colo eta Sala Quinto taldeen kontra jokatzera. Bi bidai hauek moratuen gaitasuna eta anbizioa proban jarriko dute. Pilatu dituzten puntuek Gabonetara goiko postuetan kokatuta iristeko aukera ematen die. Lan egitea tokatzen da berriro emaitza oneko bolada harrapatu eta sailkapenean lehenengo postua gertu ikusteko aukera izateko.
GOAZEN LAUBURU!!!!!!
PARTIDAREN XEHETASUNAK
LAUBURU K.E. IBARRA: Iraitz, Aitzol (-1), Garmen, Javi Saldise eta Igor Echarri. Andoni Carlosena (2), Oihan, Zumeta, Agus eta Beñatek ere, jolastu zuten.
ESCUELAS CIUDAD DE GUADALAJARA F.S.: Javier, Luis, Miguel, Carlos (1) eta Cristian. Jonathan, Carlos G., Álvaro (1) eta Ivanek ere, jolastu zuten.
TXARTEL HORIAK: Iraitz. Oihan, Javi Saldise eta Agustin (LAUBURU K.E.).
GOLAK
0-1 MIN 9 Aitzol P.P.
0-2 MIN 12 Carlos
1-2 MIN 15 Andoni Carlosena
1-3 MIN 18 Álvaro
2-3 MIN 39 Andoni Carlosena
EPAILEAK
Víctor, Toca Campo (Kantabriako Komitea)
Marco, García González (Kantabriako Komitea)
KRONOMETRATZAILEA
Txema, Montero Celaya (Euskal Komitea, Gipuzkoako Territoriala)
Oharra: Bazkide guztien artean Karlatz Garagardotegiak eskainitako afariaren zozketan irabazle Enrique Carlosena suertatu zen. Zorionak!!!