Asteburu honetan, Gipuzkoako Kopako txapelketan, kanporaketako itzulerako partida jokatu zuen Lauburuko emakumezkoen taldeak. 0-4ko emaitzarekin gailendu ziren gure neskak Lasarteko Garoa taberna taldearen aurka eta joaneko partidako errenta aprobetxatuz (5-2), hurrengo faserako sailkapena lortu dute.
Partida, igande goizean jokatu zen Lasarteko kiroldegian. Joaneko partidako errenta baliatuz, lasaitasunez baloia mugitzen hasi ziren, Garoaren ate ingurura gerturatuz eta gol aukera asko egiten. Gola ordea ez zen iritsi 20. minutua bete arte, taldeko jokaldi bat osatu ondoren Elik baloia sareetara bidali zuen, lehen zatia 0-1ekoarekin amaituz.
Bigarren zatiaren hasieran, Lorenak egindako falta baten ondorioz, Laubururen aurkako penaltia adierazi zuen epaileak, baina Lorena bera azti ibili zen eta baloia geratzea lortu zuen. Errenta handitu eta lasaitasun pixka bat hartzeko asmotan, golaren bila joan ziren gure neskak, baloia ondo mugituz eta horrela iritsi zen Olaiaren hat-tricka. Bata bestearen jarraian 3 gol egin zituen eta azkenean partida 0-4ko emaitzarekin amaitu zen, Lauburuko emakumezkoen taldea, Gipuzkoako Kopako finalerdietara sailkatuz.