Ametsa lortzeko irabaztea nahikoa ez (5-4)

LAUBURU KE IBARRA - ZIERBENA FS Maila handiko derbia eskaini zuten Lauburuk eta Zierbenak 2018-19 denboraldi zirraragarria ixteko. Norgehiagokan Lauburu izan zen nagusi, 5-0eko emaitzara iristeraino, baina azken minutuetan bizkaitarrek gol bakarrera eraman zuten aldea bosteko jokoarekin. Garaipenaren bila arma berdinekin atera ziren bi taldeak, defentsa intentsitatea lehenengo lerroetan jarrita, aurkariaren progresioa eragotziz eta baloia oinetan zutenean, presiotik ateratzen saiatzen ziren bi taldeak lauko jokoarekin. Lauburuk defentsa-intentsitate handiagoa jartzen zuen [...]

2019-05-29T09:39:07+02:0029/05/2019|Tags: , , , |

Espainiako txapelketa jokatuko dute Euskadiko txapeldun diren kadeteak

IBARRAK KADETEEN ESPAINIAKO TXAPELKETAREN AURREKO FASEA ANTOLATUKO DU JARRILLEROS - LAUBURU KE IBARRA 2003 Gertakariak biderkatzen ari dira Ibarran. Pasa den larunbatean Mikel Raposok gidatutako kadeteen taldea Euskadiko txapeldun bilakatu zen eta honela, kategoriako Espainiako txapelketaren aurreko fasea jokatuko du. Emaitza jakin bezain pronto hasi zen Klubeko zuzendaritza fase horietako bat herrian antolatzeko eskaera luzatzen, epea astelehenean 12:00etan amaitzen baitzen. Eskaera epe barruan sartuta beraz, Laubururi sede bat eman zitzaiola [...]

2019-05-22T21:42:23+02:0022/05/2019|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahalaren porrota Eskoriatzan (6-1)

ESKORIATZA KE - LAUBURU KE IBARRA MAHALA   Lauburu Ibarra Mahala taldeak 6-1 galdu zuen Eskoriatzan ligako hogeita bosgarren jardunaldian eta honekin bigarren porrota segidan jasan du. Moreek bertakoek baino jaurtiketa gehiago egin bazuten ere, aurkariaren eraginkortasunaren aurrean erori ziren. Talde morea oso bizi hasi zen norgehiagoka hasieran; Logroñon jasandako porrotaren ostean, Aitor Arevaloren mutilak ez zuten historia bera gertatzerik nahi. Hasi eta zazpi segundora Iker Zubelzuren eskuz-esku bat erratu [...]

2019-05-22T21:31:49+02:0022/05/2019|Tags: , , , , , |

Lauburu Ibarra Mahala bide onean jarraitzen saiatuko da Larderoren kontra

LARDERO AD - LAUBURU KE IBARRA MAHALA Lauburu Ibarra Mahala Errioxako Lardero herrira joango da larunbatean bertako taldearen aurrean neurtzera. Norgehiagoka 19:00etan hasiko da eta Ibarrako espedizioa 15:30ean aterako da Belabietatik. Moreen asmoa hiru puntuak etxera ekartzea, ligako sailkapenean postuak igotzen jarraitzeko. Errioxarrek hamabigarren postuan doaz ligan; aste honetan Kantabriako Mar Rock taldeari 5-2 irabaztetik datoz eta estatistika moduan esan behar, 68 gol sartu eta 100 jaso dituztela. Taktikari dagokionez, [...]

2019-03-21T21:27:03+01:0021/03/2019|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahala hiru punturekin itzuli da kantabriatik

Lauburu Ibarra Mahalak 0-6 irabazi zion Mar Rock talde kantabriarrari ligako hemezortzigarren jardunaldian eta denboraldiaren amaierarako konfiantza irabazten joateko garaipen bat gehiago pilatu du. Talde moreak jokoaren alderdi guztietan partida on bat burutu zuen eta norgehiagoka menderatu hasieratik bukaeraraino. Moreek egindako jaurtiketen kopurua kontuan hartuta emaitza motz geratu zen. Ibartarrena izan zen lehenengo sakea eta zazpi segundora jada egurrean jo zuen jaurtiketa bat egin zuten. Arevaloren mutilak konbinazio bizkorrak egiten [...]

2019-03-11T18:39:03+01:0011/03/2019|Tags: , , , , |

Azpiko taldeek izan dira protagonista asteburuan

Las Rozasen (Madril) ospatuko den selekzioen txapelketa zela eta, Klubeko kategoria nazionaletan partidarik ez, eta territorialak eta beste azpiko taldeek hartu zuten protagonismoa pasa den jardunaldian. Bai emakumezkoen seniorrak, bai gizonezkoek ere, beren kategorian liderrak diren taldeen kontrako neurketak jokatu zituzten, biek emaitza ezberdinak izan zituztelarik. Ostiralean Txubelen mutilek, Andoaingo Euskaldunari ondo merezitako 2-0eko emaitzarekin irabazita ezustekoa eman zuten Belabietan. Garaipen honekin jaitsieratik salbatzeko borrokan pauso garrantzitsua eman zuen [...]

Joanes, Jubenilen Ohorezko Mailara etorri den jokalari berria

Futbol 11n Tolosa C.F. eta Real Sociedad taldeetan hainbat denboraldi bikain burutu ostean, akordio bat itxi du klubak Tolosako jokalari honekin denboraldi bukaera arte. Joanes Tijero Drabasak 18 urte bete berri ditu eta Tolosa CF taldeko azpiko kategorietatik dator, jubenilen Liga Nazionaletik hain zuzen. 17/18 denboraldian sartu zen bertan, lau denboraldiz Real Sociedad taldearen azpiko kategorietan ibili eta gero; bi denboraldi infantiletan eta beste bi, lehenbiziko urteko kadete mailan eta [...]

2019-02-16T17:41:17+01:0016/02/2019|Tags: , , , |

Ohorezko maila punturik gabe geratu da partida on batean

Lauburu Ibarra Mahalak 4-3 galdu zuen Gora Bilbaoren kontra eta bere laugarren porrota jarraian gehitu du azken honekin. 1-3 irabazten joan ziren moreak, baina ezin izan zuten bigarren zatian lortutako bi golen errenta mantendu eta xehetasunetan erabaki zen norgehiagoka parekatu bat galtzen amaitu zuten. Ibartarren aldeko sakearekin hasi zen neurketa; lehenengo ekintzetan bertako taldearen atera hurbilketa batzuk egin ondoren, aurkaria izan zen markagailuan aurreratu zena hirugarren minutuan, jokaldia osatzeko [...]

Belabieta bete egin zen Aragoiko Pinsequeri irabazteko (8-6)

LAUBURU KE IBARRA - PINSEQUE AD Ibartarrak perfekzioa ukitu zuten lehenbiziko zati bikain batean, non atsedenaldira 6-1eko emaitzarekin iritsiz garaipena lotuta utzi baitzuten. Bigarrenean azken minutura arte mantendu zuten aldea; hemen, Pinsequek emaitza makillatzea lortu zuen bosteko jokoarekin. Etxekoen nagusitasunarekin hasi zen norgehiagoka eta lehenbiziko minututik garaipena helburu zuen Lauburu ziur eta konbentzitu bat ikusi zen. Defentsa altuarekin aragoiarrak lotu zituen eta baloiaren jabetzarekin Brianen atera arriskuarekin iristen ziren moreak. [...]

2019-02-10T20:25:05+01:0010/02/2019|Tags: , , , |

Maila handiko norgehiagoka izango dugu Belabietan

LAUBURU KE IBARRA – PINSEQUE A.D. Interes handiena piztuko duen neurketa izango da, larunbat arratsaldean Ibarrako gotorlekuan jokatuko dena. Aragoiko Pinseque taldea etorriko da, kategoria honetan historikoa den taldea. Zirrara eta parekotasuna ikusiko dira hasiera batean, bi taldeak 36 punturekin berdinduta daude-eta; Alzira liderraren atzetik. Azken hiru jardunaldietan berdinketa egin ostean, Alfredo Hualderenak tituluaren lehian berriro engaiatzeko asmoz aterako dira kantxara. Bisitariek ere, bere aldetik dena jarriko dute liderrari [...]

2019-02-08T10:35:40+01:0008/02/2019|Tags: , , , , , , , |

Title

Go to Top