Norgehiagoka gogorra jokatu zuten ibartarrak, defentsan sufrituz erasoan sortutako aukerez baliatu ahal izateko. Azken minutuetara 0-3ko emaitzarekin iritsi ziren eta Ibi on batek ez zuen hori iraultzea lortu.

Ibartarrentzat modu ezin hobean hasi zen norgehiagoka, lehenbiziko jokaldian Antxonek bigarren zutoinean Zumetari pasa eta bertako atezainak kornerrera bidali zuen-eta. Kornerra ateratzean jokaldia errepikatu zuten, baina oraingoan Zumetak ez zuen barkatu eta 0-1ekoa egin zuen. Ibikoen erreakzioa ona izan zen eta bisitariaren ate ingurura iristen hasi ziren, pixkanaka Lauburu bere kantxan zokoratu eta defentsa gogor bat eginaraziz. Talde moreak lehenengo presio-lerroetan baloi-oste batzuek egitea lortzen zuten tarteka,  eta arrisku handiarekin iristen ziren aurkariaren atera. Eta ika-mika honetan berriro Lauburuk sartu zuen; Antxonek ostu, Beñat Aldalurri pasa eta honek zutoinaren ondotik sartuz 0-2koa ezarri zuten moreek markagailuan. Lehenengo zatiaren erdialdera izan zen. Urdintxoek ez zuten etsi eta konfiantza presioan jartzen jarraitu zuten. Ibi taldearen une onenak iritsi ziren orduan, arrisku aukera batzuk sortu zituelarik, baina langak edo Peña on batek zapuztu zituzten guztiak. Bertakoen protesta eragin zuen jokaldi bat ere izan zen, baloia bisitarien atean sartu zenaren irudipena izan baitzen, baina epaileek kontrakoa ikusiz, ez zuten gola ebatzi. 0-2koarekin iritsi ziren beraz, atsedenaldira.

Bigarren zatia erritmo biziarekin hasi zen, Ibik, Lauburu berriro bere kantxan zokoratuz, markatzeko bi aukera izan zituen, baina kanpora joan ziren gutxigatik. Hemendik aurrera, Lauburu bertakoen erasoa eragozten eta beste atera iristen hasi zen, atezaina estu hartuz. Estrategia jokaldi batean abantaila handitu zuten moreek, Oihanek 10 metroetatik botatako tiro batekin 0-3 egin zuenean. Partiduari eustea tokatzen zen orduan eta Peñaren unerik onenak iritsi ziren, bertakoen tiro guztiak alderatuz. Azken minutuetan Ibik bosteko jokoa atera zuen, eta aldea murrizteko aukeretako batean, Ibarrako defentsak baloia ostu eta Zumetak, bere areatik botata aurkariaren sarean sartu zuen, 0-4koarekin, eta bost minutu falta zirela, norgehiagoka erabakita utzirik. Hala ere, Alacanteko taldeak bi gol sartzeko denbora izan zuten eta emaitza irauliko zutela pentsatzeko ere bai. Lehenengoa Carlos Ricok egin zuen bigarren zutoinean gurutzatutako tiro batekin, eta bigarrengoa Bilaiek jaurti zuen penalti bikoitzarekin egin zuten. Bi taldeak bosna faltekin, norgehiagoka irekia ikusten zen oraindik, baina Andonik botatako moreen aldeko penalti bikoitz batek itxi zuen azkenean. Honela, Lauburu, hiru puntuak eskuratuta 2.B-ko multzo lehiakor honetan bigarren postuan kokatu da.

#GoazenLauburuKEIbarra  #AukeratuMOREeginLAUBURU

 

XEHETASUNAK

MUSEO DEL JUGUETE IBI FS: Fernando, Jorge, David, Bilal eta Juan.

Beste parte-hartzeak: Daniel, Carlos Rico, Ivan, Carlos eta Dani Martinez.

LAUBURU K.E. IBARRA: Peña, A. Carlosena, Zumeta (2), Oihan (1) eta Andoni A. (1)

Beste parte-hartzeak: Aitzol, Garmen, Dani G., Beñat (1) eta Joseba

 

GOLAK

0-1 MIN 01 Zumeta

0-2 MIN 08 Beñat Aldalur

ATSEDENALDIA

0-3 MIN 30 Oihan

0-4 MIN 35 Zumeta

1-4 MIN 36 Carlos Rico

2-4 MIN 38 Bilal

2-5 MIN 38 Andoni A

EPAILEAK

Sergio Hernadez Sanchez (Murtziako Komitea)

Juan Martinez Gómez (Murtziako Komitea)

KRONOMETRATZAILEA

José Pascual Sánchez Montes (Murtziako Komitea)