Burgosen lortutako garaipen garrantzitsuari esker, Alfredo Hualderen mutilak beren erronka betetzen hasi direla esan dezakegu: bigarren itzulian denboraldi hasieran programatutako helburuak lortzeagatik borrokatzea.
Joan den larunbatean ezinbesteko 3 puntu horiek lortuta, aste honetan sailkapeneko azken postuan kokatzen den Castro Urdiales taldearen aurka jokatu beharko dute ibartarrek. Orain arteko jardunaldietan, Kantabriakoek 2 garaipen, 4 berdinketa eta 9 porrot pilatu dituzte.
Zentzu horretan, azken partidetan bizitako porrotek min handia egin die bai animikoki eta baita sailkapenari dagokionez ere. Horregatik, ez dute zalantzarik Belabietan 3 puntuen bila joango direla. Castroko entrenatzaileak aurreko jardunaldian adierazi zuenez, “kontuak argi daude eta badakigu 15 partida hauetan pilatu ditugun puntu kopuru bikoitza atera beharko dugula salbatzeko aukerak izateko. Beraz, defentsa-tonua berreskuratu egin behar dugu”. Horrela, oso barneratuta dute larunbatean lor dezaketen garaipenak mailari eusteko abiapuntu gisa balio izango diela.
Gainera, Lauburu Castrokoengandik bereizten duen tartea oso zabala den arren, inoiz ez da guztiz fidatu behar. Izan ere, gogora dezagun talde moreak ezin izan zuela bere garaian sailkapeneko azken postuan zegoen Guadalajara taldea garaitu. Beraz, horrek gogorarazten du, beste behin ere, akats-marjina oso txikia dela eta jokalariek (zeinak denak asteburuko partidarako prest dauden) ezin dutela onartu aurkariari kontzesioak ematea edo uneko zenbait akatsengatik jokotik deskonektatzea.
Esandakoa kontuan hartuta, Alfredo Hualderen mutilak gogor ari dira entrenatzen astean zehar; garaipena lortu gabe 6 jardunaldi jarraian pasa ondoren partida bat irabazteak ekarri dien motibazio gehigarriarekin. Era berean, taldea ondo dagoela eta, euren jokoa mantenduz gero, partidaren nagusitasunari eusteko gai izango direla azpimarratu nahi izan zuen entrenatzaile ibartarrak aurreko jardunaldian.
Beste astebetez, ezinbestekoa izango da Ligako sailkapenera puntuak igotzea eta, Burgosen irabazi izanak eman zien bultzada eta konfiantzari esker, helburua betetzen jarraitzeko asmoa dute; gainerako taldeetatik bereizten dituen aldea murriztuz.
GOAZEN LAUBURU!!!!
Beste alde batetik…
Aste honetan Extremaduran jokatuko den Espainiako Areto Futboleko Selekzio Autonomikoen Txapelketaren aurreko fasea dela eta, Ohorezko Jubenil Mailak atseden hartuko du eta ez du Ligako partidarik jokatuko. Laubururen kasuan, 6 dira Euskadiko selekzioarekin txapelketan parte hartuko duten jokalariak; horietako lau 16 urtez azpikoen selekzioarekin eta bi, berriz, 19 urtez azpikoenarekin. Klubetik zorte handia opa diegu bi kategorietako selekzioei eta, bereziki, gure jokalariei. Esperientzia honetaz ahalik eta gehien gozatzea espero dugu.
AUPA ZUEK!!!!