Larunbatean, Belabietan 18:30ean, Tafa FS talde nafarraren aurka jokatuko dugu, eta Gabonetako etenaldiaren aurreko azken-aurreko partida izango da. Zentzu horretan, ezinbestekoa izango da batzea, batez ere, taulako goiko postuetan mantendu, eta asmo handiko gure helburuari eutsi ahal izateko.

Aurkariari dagokionez, sailkapeneko hamargarren postuan kokatzen da 16 punturekin, 5 partida irabazi, 1 berdindu eta 6 galdu ondoren. Hori kontuan hartuta, eta sailkapena oso parekatua dagoela jakinda, badakigu Tafallakoak prest egongo direla postuak igotzen lagunduko lieketen 3 puntu horiei ihes egiten ez uzteko.

Horren jakitun, jokaalri guztiak deitu ditu Jotak, Ekain izan ezik. Gainera, min hartuta jarraitzen du Oscarrek eta, beraz, beste aste bat beteko dugu pistan gure kapitainaren laguntza izan gabe. Hala ere, gure taldea motibatuta dago, denboraldi honetako lana eta batasun berezia erakusten jarraitzeko gogoarekin.

Jakina, zuek ere sartzen zarete batasun horretan. Badakizue: bihotza betetzen zaigu zuek denak Belabietan dena ematen ikustean. Partida ederra eta ikuskizun ona etxean. Zuen zain gaude!!!!!

GOOOOOOAZEN!!!!!