Larunbatean iritsi zen denboraldiko lehen garaipena Belabietan, CD Ibararte talde nafarrari 6 eta 2-ko emaitza batekin irabazita
Jotak zuzentzen duen taldea larunbatean itzuli zen Belabietara, CD Ibararteren aurka jokatuz Ligako hirugarren jardunaldiko partidan. Horrela, gure zaleen indarra sentituz, Oscar, Adil, Iker, Eñaut eta Marcos izan ziren hasierako bostekoa.
Aukera askorekin, gure bi jubenil izan ziren arratsaldeko lehen gola burutu zutenak. Ikerrek pista erdian lapurtu eta bizitasunez aurka ateratzen zen, ondoren Eñauti area barruan pasatzeko eta honek markagailua estreinatzeko. 2:30 minutu bakarrik pasa ziren jokoa hasi zenetik (1-0).
Ondoren, aurkariak bata bestearen atzetik barkatu zuen. Bi baten aurka, zutoinean bukatzen zuten hainbat jaurtiketa… oso gutxi falta izan zitzaien neurketa berdintzeko. Azkenean, dinamika horretan murgilduta, soilik 2 minutu gehiago behar izan zituzten gola lortzeko. Jokalarietako batek area barruan jaso eta Marcos baloia hurruntzera atera zela aprobetxatuz, barrura sartzen zuen baloia (1-1).
Berdinketak ezer gutxirako balio izan zien eta nafarrek ekintza arriskutsu ugari sortzen jarraitu zuten. Hala ere, atsedenaldirako 11:06 minutura, Adilek igo zuen arratsaldeko hurrengoa. Defentsetatik alde egin ondoren, ia ezinezko angelutik markatu zuen (2-1).
Aurrerago, 10:44ra, aurkariak Ikerrengan area barruan falta egin eta gure aldeko penaltia iritsi zen. Christian izan zen lehen jaurtiketa egiteaz arduratu zena, tiro indartsu batekin etxekoen hirugarrena lortuz (3-1). Ondoren, lehen zatiaren amaierarako 6:35-era, Ibarartek gure arean lapurtu eta aldea murrizten zuen (3-2).
3-2ko emaitzarekin, Adilen eta Christianen arteko paralela on batek arnasa eman ahal izan zion gure taldeari. Hala ere, baloiak zutoina jotzen zuen eta Jotak hutsartea eskatzen zuen. Zubiriko mutilak lau faltarekin zeuden eta, markagailua hain estua izanda, ezin ziren beste bat egitera arriskatu. Dena den, atsedenaldirako 1:49ra igo zuten bosgarrena. Arriskua izan arren, bestelako aldaketa garrantzitsu gabe mantendu zen jokoa.
Aldageletatik itzuli ondoren, Eñaut, Iker, Adil, Oscar eta Jorgerekin hasi genuen bigarren zatia. Lehen minutuan, Adilek hegaleko sake batetik jaurti eta barrura sartu zuen, baina, baloia inork ukitu ez zuenez, golak ez zuen balio izan.
Minutuek aurrera egin ahala, kosta egiten zitzaigun aukerak sortzea. Ibarartek Jorgeren aurkako 2×1 batean izan zuen aukera paregabea, baina Zarauzkoak gola saihestu zuen. Ondoren, amaierarako 14:10-era, Oskarrek baloia lapurtu zuen aurkariaren presio-irteeran eta Christianek laugarrena lortu zuen gureentzat (4-2).
Behin distantziak handituta, moreek lan handia egiten jarraitu zuten eta ondo eutsi zioten emaitzari. Jokoaren erritmo altuak partida markatzen zuen arren, oraingoan ez talde batek ez besteak ez zuen faltarik igotzen.
Horrela, amaierarako 8:46-ra, Beñat gola sartzeko zorian izan zen eta, eztia ezpainetan zuela geratu ondoren, hurrengo ekintzan, bera arduratu zen bosgarrena igotzeaz (5-2). Ondorioz, aurkaria 5etik atera eta dena ematen saiatu zen. Hala ere, erasoko ekintza batean lapurreta egin genuen eta atea hutsik zegoela, Adilek Ikerri pasa zion azken honek 3:40 minuturen faltan partida erabakita uzteko (6-2).
Talde morearen esfortzuari esker, etxean iritsi da lehen garaipena. Beste behin, nabarmentzekoa jubenilen presentzia, 40 minutuetan egindako lanaz gain, atzoko 6 goletatik 3 sartu zituzten eta. Orain, aurrera jarraitzea besterik ez da geratzen, hau baita jarraitu nahi dugun bidea.
GOAZEN LAUBURU!!!!