LAUBURU KE IBARRA – GIMNÁSTICA CONSTRUCCIONES COBO
Datorren larunbatean gure lehenengo taldeak maila handiko partidua jokatuko du Kantabriako Construcciones Cobo taldearen kontra; ligaren 24. jardunaldiko izarra izango da.
Liga zirraragarri honen amaiera gerturatzen ari da, 7 jardunaldi besterik ez dira geratzen eta taldeak geroz eta saiatuago ikusten dira beren helburuetan. Laubururi larunbat honetan egokitu zaion partidua, antzeko helburuak dituzten bi taldeen arteko duelu zuzena da. Moratuek, egun betetzen duten hirugarren postu horretan sendotzea borrokatuko dute eta Kantabriakoek berriz, horra hurbiltzen saiatuko dira. Construcciones Cobo taldea, igo berria da kategoria honetara, baina kalitatezko eta eskarmentuzko lantaldea osatzea lortu zuen eta burutu duen ibilbide bikain hau ez da kirol honen ezagutza handia duenarentzat ezustekoa izan. Lauburuk bere aldetik, 23 jardunaldietan zehar, ia beti, ohorezko postuak betetzen egon ondoren, ligaren amaiera honi ilusio bereziarekin egiten dio aurre, hau da, datorren denboraldian Errege Kopa jokatzeko aukera izango duen taldeetako bat izatea.
Aste honetan Lauburuko lehenengo lantaldeak kalitate handiko hiru entrenamendu saio egin ditu, Coboren kontrako norgehiagoka mimo handiz prestatuz. Moratuek badakite zer jokatzen duten talka honetan eta ez dute xehetasun txikiena ere, alde batera utzi nahi izan. Pasa den asteburuan Zaragozan izandako estropezuaren ostean, Alfredo Hualderenak guztiarekin aterako dira pistara garaipen garrantzitsu hau lortzeko. Entrenatzailearen hitzetan: “Oso ongi ari gara lantzen entrenamendu saio bakoitza. Gazteak konpromiso handia erakusten dute eta larunbatean mailarik gorenean lehiatu behar dugu, izan ere, Construcciones Cobo, asko exijitzen duten taldea baita, erasoan zein defentsan”.
Erizaintza husten doa eta hori berri ona da; baieztatutako baja bakarra Alex izango da. Zumeta, Oihan eta Joseba azkar osatzen saiatuko dira neurketa garrantzitsu honetan taldearekin egon ahal izateko.
Denboraldi honetan Belabietan izan den ohiko ordutegian aldaketa bat egon da eta partidua 18:00etan hasiko da, ordu erdi lehenago.
Beti bezala, partiduaren nondik norakoak Klubeko Twitterretik jarraitu ahal izango dira, eta Belabietatik kanpo norgehiagoka osoa zuzenean ikusi nahi duenak, Laubururen Youtubeko kanaletik ikusi ahal izango du.
Ez ahaztu, LARUNBATEAN, MARTXOAK 10, 18:00etan
#GoazenLauburuKEIbarra
Oharra: Atsedenaldian klubeko bazkide guztien artean, Danon Txokoa tabernak eskainita, bi lagunentzako afaria zozketatuko da.