Azken unera arte saiatuta ere, Ibarrak ezin izan zion Bigmat Fontecha Juventud del Circulo taldeari irabazi. Burgosko taldeak puntu bat eraman zuten Belabietatik eta sailkapenean betetzen duen postukoa baino, beste irudi bat eman zuen. Erasoak menderatutako norgehiagoka batean, bisitariak bi alditan ere erremontatzea lortu zuen. Moratuek berriz, aste atipiko hau eraman zuten bizkarrean, eta hainbeste aldiz irabazarazi dien defentsa-lanetan egin zuten akats.
Partidua hasi eta segundo gutxira jarri zen aldapaz gora moratuentzat. Jesusek, Gaztelakoen jokalari erasokorrenak, bandatik bota zuen defentsa indargabetuz eta sareetan sartu zuen. Ibarrako atezainak debuta zaila izan zuen, baina 11 hilabete geldirik egon ostean bere lana egoki bete zuen.
Lauburuk serio hartu zuen tanto hau eta berdinketaren bila joan zen. Javi Saldisek lortu zuen, 10 metroetara eskuinarekin egindako jaurtiketa batekin Marioren atean azpitik sartu zenean. Eta minutu bat beranduago berriro sartu zuen etxeko taldeari abantaila emanez, eskuineko bandatik egindako zerbitzua bigarren zutoinera bota zuenean, harmailetara poza eramanez.
Handik aurrera norgehiagoka erotzen joan zen. Erasoak bi ateetan gertatzen ziren eta defentsak aurkariaren erasoak geratu ezinik ibili ziren. Asmatu gabeko hainbat aukera izanda gero, Lauburuk markatu zuen berriro. Xabi Arranzek Andoni Carlosena eta Javi Saldisek gidatutako trantsizio bat amaitzen jakin izan zuen, denboraldian goleatzaile bezala estreinatu zelarik. Hiru minutu geratzen ziren lehenbiziko zatia amaitzeko eta atsedenaldira errenta horrekin iritsiko zirela ematen zuen. Bada ez, ibartarrek ez ziren defentsa-lanetan ohi bezala aritu eta hauetako desdoitze batean, Jesusek diagonal luze bat jaso eta Joseba driblatu ostean, 3-2koa egin zuen 29 segundo falta zirela. Ezer gehiago egiteko denborarik gabe amaitu zen lehenbiziko zatia.
Norgehiagoka xehetasunek erabakiko zutela garbi geratu zenean kontzentrazio maila igo eta faktore erabakigarria izan zen. Bisitariek biziago atera ziren bigarren zatian eta lehenengo minuturako jada, berdinketa lortzeko aukera garbi bat sortua zuen jokoak. Ibarra osatu zen eta arriskuak sortzen hasi zen Burgoskoen atean, baina defentsa-lanak emaitzarik eman gabe jarraitzen zuen eta oker ulertu ziren beste batean iritsi zen 3nakoa; Mario R., Rodrigok botatako beste diagonal luze bat hartu eta berdinketa finkatu zuen.
Denbora gutxiz ospatu zuten Gaztelakoek, Lauburuk segidako jokaldian sartu baitzuen bere laugarren gola. Jokoa aurkariaren kantxara iraultzen zuen erdiko sake baten ostean, Oihanek areara diagonal bat bota eta Garmenek aprobetxatu zuen, atezainari aurreratu eta honen irteeran baloia pikatuz. Alfredo Hualderen mutilak hauspotzeko balio izan behar zuen gol horrek, baina Bigmatek azken unera arte sufriaraziko zituela garbi utzi zuen atzokoan.
Bi ateetara iristen ziren jokaldiak, beraz edozeinek sar zezakeen. Azkenean bisitariek lortu zuen aukera horietako bat gauzatzea. Zuhaitzek baloia geratu zuen, baina epaileari Aitzoli egindako falta bat adierazteko kexatu zen eta Juventud del Circulo taldea bere aldeko zeharkako libre bat botatzen amaitu zuen, area lerro beretik. Kanporako jaurtiketa batekin Zuhaitzen ondo-ondotik pasa eta tantoa egin zuten. Jokaldi atipiko honetaz ikastea tokatzen da, Aitzolek jasandako falta garbia zela ematen bazuen ere, epaileen aurrean kexatzeak ez du ezer onik ekartzen, atzokoan garbi geratu zen moduan.
Lau minutu besterik ez ziren geratzen eta Lauburu guztiarekin saiatu zen markagailua bere aldera emateko, baina nekea ere handia zen eta ezin izan zuten benetako arrisku egoerak sortzea lortu, ezta bosteko jokoa atera zutenean ere. Ibarrakoak bisitariaren atean hertsidura jartzen eta bisitariak lortutako emaitzarekin gustura, honela amaitu zen norgehiagoka.
Hobetzeko gauza asko atera daitezke, eta aldi berean aurkariak egindako lana onartu behar da. Juventud del Circulo taldea gogorra izaten jarraitzen du ibartarrentzat, azken hiru neurketak berdinketan amaitu direlarik. Bi puntuek alde egin badute ere, Lauburuk hirugarren postua betetzen jarraitzen du eta postu honetatik egingo dio aurre datorren asteko norgehiagokari. Ibarra Tafallara joango da Tafatrans Vulcanizados Ruiz taldearen aurka jokatzera; egutegian gorriz markatuta dagoen hitzordu horietako bat. Jokoan dauden puntuengatik hitzordu garrantzitsua izango da, eta Lauburuk finkatutako helburuetan aurkari zuzena denari irabazteak ere, gogo-aldartearentzat bultzada bikaina izango litzateke. Erronka handi hau jarraitzera gonbidatuta zaudete. #GoazenLauburuKEIbarra
PARTIDUAREN XEHETASUNAK
LAUBURU K.E. IBARRA: Joseba, Andoni Agirrezabala, Aitzol, Oihan eta Dani. Javi Saldise (2), Andoni Carlosena, Garmen (1), Igor Echarri, Beñat, Xabi Arranz (1) eta Zuhaitzek ere, jolastu zuten.
BIGMAT FONTECHA JUVENTUD DEL CÍRCULO: Mario, Alejandro, Jesús (2), Rodrigo (1) eta Mario R. (1). Israel, Oliver, Pablo, Adrian eta Javierrek ere, jolastu zuten.
TXARTEL HORIAK:  Zuhaitz eta Andoni Carlosena (LAUBURU K.E. IBARRA).
GOLAK

  • 0-1 MIN 1 Jesús
  • 1-1 MIN 4 Javi Saldise
  • 2-1 MIN 5 Javi Saldise
  • 3-1 MIN 17 Xabi Arranz
  • 3-2 MIN 20 Jesús
  • 3-3 MIN 27 Mario R.
  • 4-3 MIN 27 Garmen
  • 4-4 MIN 36 Rodrigo

EPAILEAK

  • Peregrino, Abdulay Ndoho (Errioxako Komitea)
  • Enrique, Pérez Echegoyen (Errioxako Komitea)

KRONOMETRATZAILEA

  • Daniel, Dos Anjos De Celis (Euskal Komitea)

Oharra: Izaskun Jatetxeak bazkideentzako eskainitako bi lagunentzako afariaren zozketan irabazle Garbiñe Arin Amonarriz izan zen.  Zorionak!!!!