Lauburu Ibarra Mahalak Bizkaiara bidaiatuko du igande honetan gaur egun sailkapeneko buru den Otxartabe C.D taldearen aurka jokatzeko. Orain arteko 10 jardunaldietan, Bizkaiakoek ez dute partida bat bera ere galdu. 
Datu horiek kontuan hartuta, Ibarrakoek aurkari gogorra izango dute parez pare, zeinak bere postuari eutsi eta izaten ari diren bolada onarekin jarraitzeko asmoa duen. 
Bizkaitarren egoera oso ona den arren, Aitor Arevaloren mutilek orain arte egin duten lan bikaina ere azpimarratu beharrekoa da. Oso denboraldi ona egiten ari dira eta, egun, hirugarren postuan kokatzen dira 24 punturekin; 8 garaipen eta 2 porrot pilatzen dituztelarik. Beraz, gipuzkoarren eta liderraren artean dagoen distantzia ez da hain handia. 
Joan den larunbatean talde moreak Castrokoak garaitzea lortu ez bazuen arren, oraingoan, ez daude Belabietan egin zituzten akats larriak egiteko prest, eta azken partidako emaitzari buelta eman eta gertatutakoa ez errepikatzeko asmoa dute.
Entrenatzaile ibartarraren hitzetan: “Topaketa guztiak irabazi dituen eta denboraldi ikusgarria egiten ari den talde baten aurka jokatuko dugu. Badakigu oso bloke indartsua direla eta fisikoki maila bat gorago daudela, baina gaitasun horiek gutxitzen eta partida lehiakorra egiten saiatuko gara; 3 puntuak partidaren hasieratik bilatuz. Asko exijituko digun taldea da, eta badakigu sufrimendu faseak egongo direla. Dena den, egunerokotasunean hazten jarraitu ahal izateko beharrezkoa dugun zerbait da guzti hori.
Hortaz, kostata izango bada ere, garaipena lortu nahi du Lauburuk, sailkapenean puntuak igotzen jarraituz. Talde morearentzat oso garrantzitsua da puntuak lortzen jarraitzea. Izan ere, astero oso gogor entrenatzen dute lehen postuetan jarraitzea merezi dutela erakutsi ahal izateko.
Bukatzeko, taldea goizeko 9:15ean aterako da igandean Belabietatik eta Aitor Arevaloren mutilak animatu nahi dituen guzti horiei haiekin bidaiatzeko gonbidapena luzatzen die. 
AUPA LAUBURU IBARRA MAHALA!!!!
Beste alde batetik…
LAUBURU K.E IBARRA
Klubeko lehen taldeak, Lauburu K.E Ibarrak, Otxartabe C.D. taldearen aurka jokatuko du larunbat honetan, 16:15ean, Bilboko Txurdinaga kiroldegian. Taldearentzat jardunaldirik onenak izaten ari ez diren arren, azken partidetako bolada txarrarekin amaitu eta, oraingoan, Ibarrara hiru puntuak ekartzea lortuko dutela sinisten dute. 
LAUBURU BERAZUBI FISIOTERAPIA
Gipuzkoako lehen mailan jokatzen duen taldeari dagokionez, sailkapenean bere postu onari eusten jarraitzen dute. Pasa den ostiralean, Idiazabalen aurka berdindu izanagatik lortutako puntuak sailkapeneko hirugarren postuan jarraitzeko aukera ematen die. Ohorezko Jubenil Mailako taldea bezala, lehen bi postuetan dauden taldeetatik oso gertu daude Txubelen mutilak. Horregatik, haientzat, funtsezkoa da ostiral honetan sailkapeneko liderra den Lasarte-Oriako Eguzki Clínica Dental Aldaz taldeari irabaztea.
AUPA LAUBURU!!!!