About anjel

This author has not yet filled in any details.
So far anjel has created 748 blog entries.
6 2016.05.06

Lauburuko beste kategoriak txapelketaren azken fasera iritsi dira /Las categorías inferiores de Lauburu K.E. Ibarra afrontan la fase final del Campeonato de Gipuzkoa

2016-05-06T18:15:07+02:0006/05/2016|

Lauburu K.E. Ibarrak ligako titulurako Play-Offerako finalaurrekoetan kategoria territorialeko bere 3 taldeak kokatu ditu, datorren maiatzaren 14an Aretxabaletan jokatuko den finalean leku bat bilatuz. Senior filialak, neskak eta kadeteek denboraldiko helburuak soberan bete dituzte eta azken finalaurreko hau aukera moduan eta urte guztian zehar egindako lanaren sari gisa hartzen dute. Asteburu honetan talde filialak, kadeteak eta nesken taldeak ligako tituluaren play off-eko finalaurrekoak jokatuko dituzte. Lehenengo Probintzialak, lehenengo sailkatua den Pescados Ferreres Anaiak taldearen aurka jokatuko du, aurkariaren etxean; partida zaila izango da ibartarrentzat. Norgehiagoka larunbatean jokatuko da, Lasarteko kiroldegian 16:00etan. Beste finalaurrekoa Hirukide Eskolapioak Plomix eta Ventanas Isu taldeek [...]

5 2016.05.05

Lauburuk Zaragozan jokatuko du / Lauburu visita la cancha de Sala Quinto

2016-05-05T22:09:49+02:0005/05/2016|

Astebeteko atsedena hartu ondoren, Lauburu K.E. Ibarra txapelketara itzuliko da, hogeita bederatzigarren eta azken aurreko jardunaldia izango dena jokatzeko, kategoriako kantxarik zaratatsuenean, gainera. Neurketa Quinto de Ebro (Aragoi) herrian izango da 18:00etan. Ibartarrak, aurreko jardunaldian Ebrosalari irabazi eta kategoria libratzea lortu ostean doaz Zaragozara. Lortutako hiru puntuak berebiziko garrantzia dute, azken bi jardunaldietan mailaz jaisteko arriskuaren presioa kendu baitute. Bigarren itzuli honetan ohikoa izan den moduan, Lauburuk neurketa honi, bere baitan baja asko dituela egin beharko dio aurre. Labaka, Txipi, Arros eta Uzkudun ez dira egongo partida honetan; Mikel Diestro ere ez dago, emakumezkoen Futsaleko espainiar selekzioarekin buru-belarri dabil Moskun [...]

3 2016.05.03

Lauburu Berastegiko neskek Gipuzkoako Kopa irabazi dute / Lauburu Berastegi consigue alzarse con el trofeo de Copa Gipuzkoana

2016-05-03T08:43:13+02:0003/05/2016|

Belabieta galaz jantzi zen aurreko ostiralean, nesken kategorian, Gipuzkoako Kopako finalistak izan ziren hiru taldeak jasotzeko, Lauburu Berastegi, Idiazabal K.E. eta Anoeta F.T. Kiroldegia jendez bete zen eta jaialdiak ikusleak asebetetzea lortu zuen, jokatu ziren partidak emozioz eta intentsitate handikoak izan baitziren. Berastegiko piparreren lehendabiziko partida Idiazabalen aurka izan zen. Iker Saizarren neskek 2-1 irabazi eta lehenengo hiru puntuak lortu zituzten. Bigarren norgehiagokan Idiazabal eta Anoeta neurtu ziren. Idiazabaldarrak berriro galdu zuten, 2-1eko emaitzarekin, beraz, Anoeta eta Lauburu Berastegi taldeak tituluaren bila atera ziren azken partidan. Hirugarren neurketan, Ikerren neskak Anoetari 3-0 irabaztea lortu zuten, honela Lauburu Berastegik Gipuzkoako Kopa [...]

29 2016.04.29

Lauburu Berastegik Gipuzkoako Kopa du jokoan / Lauburu Berastegi se juega la Copa de Gipuzkoa

2016-04-29T08:21:41+02:0029/04/2016|

Berastegiko neskek ostiral honetan emakumezko Areto Futboleko Gipuzkoar Kopan hiruko finala jokatuko dute Ibarrako Belabieta kiroldegian. Ibartar neskak Idiazabal K.E. eta Anoeta F.T. taldeak izango dituzte aurkari. Lehendabiziko neurketa 20:00etan izango da, Idiazabalen aurka. Galtzaile suertatzen denak Anoetaren aurka jokatu beharko du, eta hirukoa lehendabiziko partidako irabazleak itxiko dute Anoetaren aurka jokatuz. Lauburu Berastegi taldea indartsu dator final honetara, finalaurrekoan Samaniego Orixe taldeari 6-1 eta Legorreta A.F.T. taldeari 2-8 irabaztea lortu ondoren. Txapelketa honen ondoren, Iker Saizarrek gidatutako neskak ligako azken fasea jokatuko dute, finalaurrekoa Idiazabalen etxean jokatu beharko dutelarik. Beste finalaurrekoan Inter – Altzako eta Eskoriatza neurtuko dira. Irabazle [...]

27 2016.04.27

Mahala Lauburuk Euskal Kopako itzulian galdu du / Mahala Lauburu cae derrotado en el partido de vuelta de Copa Vasca

2016-04-27T08:17:45+02:0027/04/2016|

Belabieta kiroldegian jokatu zen Euskal Kopako final-aurrean, Mahalak Laskorainen aurka jasandako 0-3ko porrotarekin esan dio agur denboraldiari. Itzulerako partida ederra eskaini zuten bi taldeek. Joaneko partida tolosarrek irabazi zuten, 2-1eko emaitza eginez, hala ere, ez zegoen guztia galduta eta oraingoan edozer gauza gerta zitekeen baina hura, ez zen Txubelen mutilen eguna izan. Jaurtiketak atera ez iristea eta tolosar atezainen lana izan ziren neurketaren gakoak. Laskorainek azkar estreinatu zuen markagailua, jokaldi batean eta zorte pixka batekin, Beñat Aldalurrek Peñaren atean sartu zuen baloia. Bigarren minutua zen 0-1 egin zutenean. Tolosarrak, orokorrean, bi golen aldea zutela amaitu zen lehendabiziko zatia, beraz, piparreroak [...]

25 2016.04.25

Lauburuk kategoriari eutsi dio / Lauburu sella la permanencia

2016-04-25T07:59:46+02:0025/04/2016|

Ibartarrek Ebrosalari 4-0 irabazi zieten Belabietan eta taldeak, hala, Bigarren B Mailari eutsi ahal izango dio datorren kanpainarako. Neurketa etxekoek menderatuz hasi zen, Ebrosala baja ugarirekin iritsi zen Ibarrara eta ibartarrek kategoria ziurtatzeko beharrezko hiru puntuak bereganatzeko aukera ezin zuten galtzen utzi. Lauburu gol-aukerak sortzen hasi zen, pixkanaka aragoiarrak beren arean estutzen zituelarik. Hamabigarren minutuan iritsi zen lehendabiziko gola piparreroentzat. Unaik, Garmenek bidalitakoa hartu eta eskuinarekin jaurtiz, kapitainak 1-0ekoa ezarri zuen markagailuan. Etxekoen jazarpenak hurrengo minutuetan ere jarraitu zuen eta bigarren gola behin baino gehiagotan barkatu ondoren atsedenaldira 1-0ekoarekin iritsi ziren . Bigarren zatian ibartarrak markagailua ahalik eta azkarren igotzeko [...]

22 2016.04.22

Mahala Lauburuk Euskal Kopako finala du jokoan / Mahala Lauburu se juega un puesto en la final de Copa Vasca

2016-04-22T17:59:11+02:0022/04/2016|

Igande honetan 11:00etan, Areto Futboleko beste jaialdi bikain bat izango da Belabietan bertan, Jubenilen Ohorezko Mailako Euskal Koparen finalaurrekoa. Eta aurkariak, Mahala Lauburu eta Laskorain K.E. Txubelen mutilak Belabietan jokatuko duten denboraldiko azken neurketa izango da. Denboraldi bikaina izan dute piparrero gazteak eta ongi baino hobeto bukatuko lukete, kategoria honetako Euskal Koparen titulua seigarren aldiz lortuz gero. Joaneko emaitza 2-1ekoa izan zen beraz, itzulerako partidak tentsioa eta zirrara agintzen du bi taldeen artean. Txubelek lantalde osoa du eskura eta partida hau ilusio handiarekin ari da prestatzen, jokalariak ere lan handia egiten ari dira, datorren astean Galdakaoko Urreta kiroldegian egon ahal [...]

21 2016.04.21

Lauburuk iraunkortasuna du helburu / Lauburu busca sellar su permanencia

2016-04-21T11:34:20+02:0021/04/2016|

Larunbat honetan, hilak 23, Lauburuk txapelketaren hogeita zortzigarren eta azkenaurreko jardunaldia jokatuko du Ebrosala A.D. taldearen aurka. Neurketa 18:00etatik aurrera izango da. Ibartarrentzat norgehiagoka garrantzitsua izango da, taldeak kategorian mantentzea baitu helburu. Beraz, jardunaldi honetan hiru puntuak gehitzea erabakigarria izango du taldeak, datorren kanpainan Bigarren B Mailan jarraipena ziurtatu nahi badu. Mikelen mutilak Fuenmayorren aurka 9-7 galdu ostean datoz neurketa honetara. Ondorioz, bederatzigarren postuan kokatu dira, jaitsierako postuetatik 8 puntura, hain zuzen. Gainera bost puntura geratzeko arriskuarekin, baldin eta Xotak, atzeratua duen partida irabaziko balu. Hala eta guztiz ere, erortzeko arriskua duten sei taldeetatik Lauburu da ondoen kokatua dagoena eta [...]

19 2016.04.19

Mahala Lauburuk Euskal Kopako joanetako partidan 2-1 galdu du / Mahala Lauburu cae derrotado en el partido de ida de Copa Vasca

2016-04-19T07:34:39+02:0019/04/2016|

Mahalak, neurketa gogor eta lehiakor batean, 2-1eko emaitza estu batekin galdu zuen Laskorainen kantxan. Datorren igandean, hilak 24, Belabietan erabakiko da nork jokatuko duen Euskal Koparen finala. Ibartarrak markagailuan aurreratu ziren, Asierrek amaitu zuen kontra eraso batekin; Laskoraingo atezainak egindako lanarengatik eta baita izandako zoritxarragatik, ezin izan zen alde hori gehiago handitu. Lehendabiziko zatian falta asko egin zituzten eta Mahalak bost pilatu zituen minutu gutxian. Horrela, zalantza handiko ekintza batean, epaileak seigarren faltarekin zigortu zituen piparreroak eta ondorioz penalti bikoitza. Laskorainek ongi baino hobeto aprobetxatu zuen zigorra izan zen, Beñatek bota eta berdinketa lortu baitzuten. Hamahirugarren minutua zen eta aukerak [...]

18 2016.04.18

Lauburu Fuenmayorren aurrean erori da / Lauburu cae derrotado en la locura de Fuenmayor

2016-04-18T07:24:25+02:0018/04/2016|

Partida zaila aurreikusten zen, bi taldeak taulako zazpigarren eta zortzigarren postuetan eta Lauburuk ukitutako jokalari ugari: Arros, Cris, Aitzol, Unai eta Xabi. Neurketa ez zen gaizki hasi, Unaik jaurtiketa on batekin tanto bat egin eta ibartarrak aurretik jartzea lortu zuen lehenengo minutuan. Pozak, hala ere, ez zuen asko iraun, etxekoek zazpigarren minuturako hiru gol jarraian sartu eta markagailua 3-1ean ezarri baitzuten. Ibartarrak erreakzionatu eta partidari itzuli bat eman zioten, lehendabiziko zatia amaitzeko bi minutu eta erdi falta zirela markagailua 3-4ean ezarriz. Hiruna egin zutenean, ordea, Arros, azken 9 asteetan jokalekutik kanpo egon ondoren, berriro lesio berberetik kexatu da. Taldean baja [...]

Go to Top