Zierbenak eraman ditu hiru puntuak/ Zierbena se lleva los tres puntos de Belabieta
Kategoriako liderrak 1-4 irabazi zion Lauburu K.E. Ibarrari, bizkaitarrak nabarmen menperatu zuten partida batean. Norgehiagoka piparreroek atzean kokatuta hasi zen, galipoen erasoetatik babestuz. Bisitariak ez bazuten sakontzen ere, baloiaren jabe ziren eta Lauburuk bizkaitarren atean ezinegon txikiena ere ez zuen sortzen. Partidak gol-aukera handirik gabe ziharduen. Kontrola Zierbenarena zen eta 10. minutuan, talde guztiaren jokaldi batean, Kikek errematatu eta markagailua 0-1ekoarekin estreinatu zuten. Jarraiko minutuetan partidak antzeko ibilbidea zeraman, liderra bere lana egiten ari zen Belabietan, ibartarrak bizkaitarren atean urduritasunik sortzeko aukera handirik gabe utziaz. Lehenengo zatiaren amaierarako bi minutu faltan, Zierbenak area ertzetik falta bat atera eta Efrenek jokaldi [...]
