AZKEN MINUTUAN IRITSI ZEN 2-2KOA
Atzo Pasaiara joan ginen 22-23 denboraldi zoragarri honi hasiera emateko. Aurrean, Antxo AF, mailara igo berri den talde gipuzkoarra, aurkariari gauzak oso zail jartzeko adina potentzial duena; are gehiago markagailua estreinatu gabe iristen bada bigarren zatiaren erdia. Eta horixe gertatu zen, hain zuzen. Bagenekien arrisku handia zegoela eta, partida osoan abantaila nahikoa atera ezean, azken minutuak gogorrak izango zirela. Zentzu horretan, nahiz eta Chukyk bi gol sartu (lehena 24. minutuan, bigarrena 29. minutuan) eta nahiz eta, Jotak adierazi zuen bezala, “orokorrean erasoan eta defentsan ondo” aritu ginen, atezain jokalariarekin erabaki zen partida. Gure entrenatzaileak esan zigun bazekitela Pasaiakoek arazoak [...]