TAULAKO BIGARREN POSTUAN KOKATU DA LAUBURU IBARRA MAHALA
Igandean etxean irabazi ondoren, Aitor Arevaloren taldeak bigarren postua eskuratu du 26 puntu pilatuta Lauburu Ibarra Mahala taldeak Ligako hamalaugarren jardunaldiko partida jokatu zuen igandean. Bizkaiko Pozgarri Derioren bisita jaso zuten eta, Arevaloren arabera, taldeak “lan bikaina” egin zuen, baina beharrezkoa izango da hobekuntza bat egitea “azken metroetako ekintzetan”. Aurkariaren planteamendu itxia kontuan hartuta, ez zen partida erraza izan. Banakako pista erdiko defentsa baten aurrean, ibartarrek hainbat aukera izan zituzten baina jokaldien amaieran finagoak izatea falta izan zitzaien. Gainera, ia lehen zatiaren amaieran, bisitariek 5eko jokoa aukeratu zuten, norgehiagokaren erritmoa erabat aldatuz. Hala ere, 3 eta 1-eko emaitzarekin iritsi [...]