ANBIZIO HANDIA ETA BERDINKETA IBARRAN
Gure taldeak martxoaren amaieran hasi zen 2.fase honetako 3.jardunaldia jokatu zuen atzo San Juanen aurka. Bi taldeek ondo finkatutako helburuekin, itxaropenak altuak ziren eta inork ez zuen huts egin borrokatzerako orduan. Antxon, Juaristi, Iñigo, Andoni eta Peña izan ziren gure hasierako bostekoa. Lehen hurbilketak San Juanek egin zituen, jaurtiketa oso arriskutsuak burutuz. Dena den, horiek kanpora ateratzea lortzen zuen Peñak eta, horrek, ibartarrentzat hasiera gogorra izan zitekeena saihesten zuen. Era berean, Juaristik eta Iñigok amaiera ona ematen zien gure jokaldiei, pistako jokalari guztien arteko koordinazio ona islatuz. Baina baloiak ez zuen sartu nahi. Hala, horietako batean, Andonik arratsaldeko lehenengoa [...]