AREVALOREN MUTILEK BERRIRO LORTU DUTE
Lauburu Ibarra Mahala taldeak Inter Yesos Castaño talde asturiarra garaitu zuen bigarren faseko bigarren jardunaldian. Horrela, Ligako sailkapenaren buruan jarraitzen du 48 punturekin, lehen 16 jardunaldiak jokatu ondoren. Aitor Arevaloren mutilek hamaseigarren garaipena jarraian lortu dute eta 5 puntuko aldea dute bigarren sailkatua den Gijon Playasekiko. Larunbatean, goizean goiz jaiki zen gure taldea eta 8:00etan irten zen Belabietatik Corverara. Aurrean, gorpuzkera eta presentzia fisiko handiko taldea, dohain tekniko onekin batera, oso lehiakorra dena. Hala erakusten dute, halaber, orain arte lortutako emaitza beren onek. Gainera, aurreko urtean 5-1-eko emaitza batekin galdu zuten haien kontra ibartarrek, eta oraindik ere gogoan dute norgehiagoka [...]