About adminlauburu

This author has not yet filled in any details.
So far adminlauburu has created 4 blog entries.
19 2023.03.19

HELBURU ARGIA DUGU

2023-03-19T23:29:22+01:0019/03/2023|

Ezin izan zen. Talde morea, larunbat honetan Bilboko San Inazio auzoan jokatu ostean, punturik gabe itzuli zen Ibarrara; gure interesak kolokan jarri zituen Otxartaberen aurka 4-1 galduta, argi eta garbi erakusten du Bilboko taldea gure gainetik dagoela sailkapen batean, izan ere, play-offetan sartzen den 4. postua oso garesti salduko dute toki preziatu hori lortzeko lehian dauden talde guztiek. Gure taldea Eric eta Iliasen iraupen luzeko bajekin baldintzatuta abiatu zen Bizkaiara, eta hori nahikoa ez balitz, Alvarorena gehitu behar zaio, izan ere, tendoi errotuliarran duen tendinitisarekin gelditu egin behar izan baitu. Gure harrobikoarentzat ere luze joango dela ematen du. Hemendik, [...]

9 2022.12.09

AZKEN-AURREKO ERRONKA GABONETAKO ETENALDIAREN AURRETIK

2022-12-08T13:18:05+01:0009/12/2022|Tags: , , , , |

Larunbatean, Belabietan 18:30ean, Tafa FS talde nafarraren aurka jokatuko dugu, eta Gabonetako etenaldiaren aurreko azken-aurreko partida izango da. Zentzu horretan, ezinbestekoa izango da batzea, batez ere, taulako goiko postuetan mantendu, eta asmo handiko gure helburuari eutsi ahal izateko. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko hamargarren postuan kokatzen da 16 punturekin, 5 partida irabazi, 1 berdindu eta 6 galdu ondoren. Hori kontuan hartuta, eta sailkapena oso parekatua dagoela jakinda, badakigu Tafallakoak prest egongo direla postuak igotzen lagunduko lieketen 3 puntu horiei ihes egiten ez uzteko. Horren jakitun, jokaalri guztiak deitu ditu Jotak, Ekain izan ezik. Gainera, min hartuta jarraitzen du Oscarrek eta, beraz, [...]

Go to Top