Lauburu K.E.-n lanak ez du etenik, nahiz eta San Bartolomeko jaiak izan, alderantziz, larunbatean jarduerak areagotu egingo dira, aste honetan zehar entrenamentuko 3 saio egin ondoren.
Goizean, 3×3 txapelketaren hamargarren edizioa burutuko da, festetako kirol egunean. 8 eta 14 urte bitarteko eskualdeko  haurrek, klubak antolatutako jarduera honetan, Emeterio Arresen jarritako kantxan areto futbolarekin gozatzeko aukera izango dute.
Lehenengo taldeko jokalari guztiak arduratuko dira txapelketaren koordinazioaz, baita sari banaketaz ere. Izen emateak goizeko 9etatik aurrera 10ak bitartean egin daitezke bertan. Partidak 10etan hasiko dira eta bertan burutuko diren kirol jarduera guztietan giroa eta partaidetza bikaina izango da.
Arratsaldeko 6etan berriz, taldeak, Usabalen jokatuko du aurredenboraldiko bigarren lagunartekoa, ondo ezagutzen duen San Juanen taldearen aurka, aurreko larunbatean Iruñean egin zuen bezala. Aurretik jokalariek Danon Txokoa jatetxean bazkalduko dute jokalarien arteko harremanak sendotzeko.
Lagunarteko partida amaitzean bi aste besterik ez dira geratuko lehiaketa ofiziala hasteko, Aragoiko Sala Quintoren aurka. Hurrengo astean taldeak 5 saio aurreikusi ditu, bi lagunarteko barne; asteazkenean Elorriokoren aurka Bizkaian eta larunbatean Mons-en Interrek antolatutako txapelketan.
Klubaren nahia ibartar guztiak jaiak ondo pasatzeaz gain, mundu guztia, errespetuz parte hartzea da eta horretarako gonbitea luzatzen du.