Lauburu on batek Pinseque indartsua estu hartu zuen, ate aurreko eraginkortasunean erabakitako partidan (4-2) / Un buen Lauburu KE planta cara al Pinseque en un partido deicidido por el acierto de cara al gol (4-2)
Futsaleko partida bikainaz gozatzeko aukera izan zen atzokoan, Pinseque-ko Udal pabilioian. Bi taldeak eraginkorrak izan ziren jokoan eta erasoek, defentsa gain hartuz, bi atezainen lan onari bide eman zien. Lauburuk, adoretsu, lantaldera etorritako berrien errotazioarekin gozatuz. Erasozko joko arin batekin hasi zuen partida, aurkariaren defentsara burutsu zuzenduta. Honela, lehendabiziko minutuetan ibartar taldeak hainbat gol-aukera sortu zituen, baina Guillermok, atezain aurkariak, lan bikaina egin zuen. Talde bisitaria kantxan ongi egokituta zegoen momentuan iritsi zen 1-0ekoa, Cristianek zuzendutako eta amaitutako bakarkako jokaldi bikain baten bidez. Tanto hau kolpe galanta izan zen gure mutilentzat eta errekuperatzerako minutu batzuk pasa behar izan zuten. Une [...]