Garmen: “Ez dugu nahikoa egin bi jardunaldiotan” / Garmen: “No hemos dado la talla en estas dos jornadas"
Datorren larunbatean Belabietan izango da berriro Laburu, arratsaldeko 18:00etatik aurrera eta aurkaria Zaragozako Sala Cadrete 2010 izango da. Denboraldia bi porrotekin hasita ibartarrak ez dira eroso aurkitzen. Jon Garmendiak “Garmen”, piparreroen egoeraz hitz egin du: “taldea minduta dago jasandako porrotekin. Ez dugu nahikoa egin bi jardunaldiotan eta egindako akatsak, gehienak ekidin zitezkeenak, gure aurkako golekin ordaindu behar izan ditugu, puntuak galduz. Pasa den larunbatean lehenengo zatia eskasa egin genuen baina zer edo zer lortzeko aukerak izan genituen. Erakutsi duguna baina joku gehiago eman dezakegu, eta horretarako astean zehar gogor entrenatu behar dugu, akatsak zuzendu eta hurrengo partida ongi prestatu. Larunbatean [...]